Le vite de' più eccellenti pittori, scultori e architettori

Le vite de’ più eccellenti pittori, scultori e architettori (euskaraz: «Arkitekto, eskultore eta margolari bikainenen bizitza») Giorgio Vasari margolari eta arkitektoak 1550ean idatzitako lana da. Bere baitan aurki ditzakegu Italiako hainbat artisten biografiak, Cimabuetik hasita. Lan honen lehenengo edizioa Florentzian argitaratua izan zen.

Le vite de' più eccellenti pittori, scultori e architettori
Jatorria
Egilea(k)Giorgio Vasari
Sorrera-urtea1540(e)ko hamarkada
Argitaratze-data1550
IzenburuaLe vite de piu eccellenti architetti, pittori, et scultori italiani, da Cimabue insino a' tempi nostri
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoabiographical dictionary (en) Itzuli
Hizkuntzaitaliera
Nori eskainiaCosimo I.a Medici
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiabiografia eta artearen historiaren ikerketa

Autorea

Giorgio Vasari Arezzon jaio zen 1511ko uztailaren 30ean, Antonio Vasari eta Maddalena Tacciren semea zena. Arezzon Guillaume de Marcillat pintore frantsesaren tailerrean formakuntza jaso zuen. Era berean Baccio Bandinelliren "Marrazketa Akademian" ikasi zuen, bertan Francesco Salviati ezagutu zuen.

Bere bizitzan zehar Italia osotik mugitu zen eta Aita Santuentzako eta Medicitarrentzako lan egin zuen behin baino gehiagotan. Badakigu Giorgio Vasari Niccolosa Baccirekin ezkondu zela 1549 edo 1550. urtean, Florentziako noble bihurtuz. 1574ko ekainaren 27an hil zen Florentzian, obra artistiko ikaragarriak ondare gisa utziz.

Liburua

Arkitekto, eskultore eta margolari bikainenen bizitza Giorgio Vasarik idatzitako lana da. Lehen argitalpena Florentzian egin zen 1550. urtean Lorenzo Torrentinoren laguntzarekin eta Cosimo I.a Medicitar Dukearen omenez egin zena. 1568an bigarren edizio bat argitaratu zuen jada Arkitekto, eskultore eta margolari bikainenen bizitza tituluarekin, non hainbat berrikusketa eta gehiketa egin ziren.

Lan idatzi honetan biltzen dira, izenburuak esaten duen moduan, XVI. mendeko hainbat artista italiarren biografiak. Oro har kontsideratuta dago Errenazimenduko idatzirik garrantzitsuenetarikoa bezala, honekin batera, gaur egun oraindik erabiltzen den metodo biografikoa baita.

Bestalde, aipatu beharko genuke, lehena “Errenazimendu” (Rinascitá) hitza erabiltzen Vasari izan zela, bere garaiko berpizkunde izaerari erreferentzia eginez. Liburu honetan Florentziako artistak lehenesten dira argi eta garbi, bigarren edizioan gehituz Venezia edo Erromako artistak. Artisten biografiak egiteaz gain (horietako asko suposizio eta sorkuntza fantastiko hutsetan oinarrituak), Vasarik xehetasunez idatzi zuen arte-ekoizpeneko teknika desberdinei buruz; beraz, biografia-liburu bat ez ezik, XVI. mendeko artistek beren lanak nola sortzen zituzten jakiteko aukera ematen duen arte-teknikak konpilatzeko tratatu bat ere bada. Egia da Vasarik ez zuela artxiboetan ikertu data zuzenak lortzeko, eta, horregatik, bere belaunaldiko pintoreenak edo aurreko belaunaldikoak dira bere biografia fidagarrienak.

Obraren amaieran, Vasarik 42 orrialdeko autobiografia bat sartu zuen, Lazaro Vasari eta Francesco Salviatiren bizitzetan bere buruari eta familiari buruzko xehetasunak erantsiz.

Liburuaren egitura eta edukiak

Lana hiru multzotan banatuta dago, eta Cosimo I.a Medicitarrari idatzitako eskaintza batekin eta hitzaurre batekin hasten da. Ondoren, diseinuaren hiru arteei buruzko sarrera egiten du (arkitektura, eskultura eta margogintza), eta haien datu teknikoak eransten ditu. Ondoren, Giovambattista Adrianik Vasariri idatzitako gutun bat eransten du, "pinturaren, brontzearen eta marmolaren antzinako artisau bikainenen izenak eta obrak" gaiari buruzkoa eta bigarren hitzaurrearen sarrera gisa balioko duena, jada lanean sartuz. Obraren gainerakoan, XVI. mendeko artisten biografiak eta haien obrak ikusiko ditugu.

Lehenengo atala

Hiru zatitan banatu zuen liburuaren lehen zatia. Lehenik eta behin arkitekturarekin erlazio dituzten gaiak lantzen ditu, eskulturarekin jarraitzeko eta azkenik pinturarekin amaituz.

Arkitekturaren atalean, apaindurak egiteko egokiak diren harri motak aipatzen ditu, bloke sinple eta zizelkatuaren arteko diferentziak lantzerako orduan, baita arkitekturaren bost ordenak ere; rustiko, doriko, joniko, korintio eta konposatua. Lan gotikoa ere aipatzen du. Gangak, eraikitzeko materialak eta teknikak azaltzen ditu baita nekazal iturri teknika ere. Mosaikoei buruzko informazioa aurkitu dezakegu ere. Eta azkenik, proportzioaren gaia jorratzen du.

Bigarren atalean Eskulturari buruz aritzen da, zer den eta nola egiten den. Hauek egiteko teknika desberdinen prozedura azaltzen du, adibidez, brontzezko edo egurrezko eskulturak aipatuz.  Altu eta baxu erliebei buruz ere hitz egiten du, haien zailtasuna azpimarratuz. Brontzezko dominak egiteko formulak agertzen dira baita.

Azkenik, margolaritzan zentratzen da, erabateko azalpena eskainiz. Arkitekturan eta eskulturan egiten duen moduan, hasteko, modalitatearen azalpen bat ematen du. Oinarritik hasten da, hau da, zirriborroa, kartoi eta perspektiben ordenak azalduz. Irudien kokapenean zentratzen da, sotto in su azpimarratuz. Hemendik aurrera, zortzi kapituluetan zehar margozteko teknika desberdinak azalten ditu. Lehenik eta behin olio, fresko eta tenpera teknikak modu laburrean azaltzen ditu. Eta gero kapitulu bat eskaintzen die teknika bakoitzari, euskarri desberdinak aipatuz. Pintura murala, etxeko esgrafiatuak edo groteskoa ere tratatzen ditu zenbait kapituluetan zehar. Era berean, mosaiko mota desberdinak azaltzen ditu, hau da, beirazko mosaikoak, beirateak, lur-mosaikoak edota marketeria. Amaitzeko, harria ez diren materialetan eginiko lanak argitzen ditu. Nielatua, damaskinatua eta egurrezko grabatuak.

Hau da atal honetako aurkibidea:

  • Hitzaurrea
  • Arkitekturari buruz
    • I. kapitulua: Arkitektoek eskulturan apaingarri eta estatuetarako erabiltzen dituzten harriak
    • II. kapitulua: Bloke bakuneko lanaren eta bloke tailatuko lanaren arteko desberdintasunak
    • III. kapitulua: Arkitekturen bost aginduak: landatarra, doriarra, joniarra, korintoarra, konposatua eta lan gotikoa
    • IV. kapitulua: argamasadun gangak eraikitzea, desarmatzen direnean eta iztukuko enpastean
    • V. kapitulua: Nola egiten diren iturri landatarrak kare-konkrezioekin eta harri bihurtutako sedimentuekin, eta nola txertatzen diren teselak eta buztin egosi zati txikiak
    • VI. kapitulua: Mosaikoko zoladurak egiteko modua
    • VII. kapitulua: Ondo proportzionatutako eraikin bat nola bereizten den eta zer zati komeni zaizkion oro har
  • Eskulturari buruz
    • VIII. kapitulua: Zer den eskultura, nola egiten diren eskultura onak eta zer elementu izan behar dituzten perfektutzat hartzeko
    • IX. kapitulua: Argizarizko eta buztinezko ereduak eraikitzetik, nola janzten diren eta gero nola berrezartzen diren marmolean, nola zizelkatzen eta lantzen diren gradinarekin, nola leuntzen diren, nola leuntzen diren apar-harriarekin, nola frogatu eta bukatzen diren.
    • X. kapitulua: Baxuerliebe eta altuerliebeetatik, egiteko zailtasuna eta perfektuak egitea zertan datzan
    • XI. kapitulua: Nola egiten diren ereduak brontzezko irudi handi eta txikietarako eta galdategirako moldeetarako; nola armatzen diren burdinaz eta nola urtzen diren metalez eta hiru brontze motatan; galdatuta daudela, zizelkatu eta leundu egiten dira, gainera, zati batzuk falta badira, brontze berean sartzen eta gehitzen dira.
    • XII. kapitulua: Altzairuzko ziriak, brontzezko edo beste metal batzuetako dominak egiteko, eta metal horiek nola egiten diren, ekialdeko harriak eta kameuak.
    • XIII. kapitulua: Iztuku zuriko lanak nola egiten diren, behealdea horman nola egiten den eta nola lantzen diren
    • XIV. kapitulua: Zurezko irudiak nola egiten diren, eta zeintzuk dira egur hoberenakhauek egiteko
  • Pinturari buruz
    • XV. kapitulua: Nola egiten diren, nola ezagutzen diren eta zein motibo dituzten pintura onak; eta marrazketaz eta eszenak asmatzeaz
    • XVI. kapitulua: Zirriborroak, marrazkiak, kartoiak eta perspektiba-aginduak; zergatik egiten diren eta zertarako balio dieten pintoreei.
    • XVII. kapitulua: Di sotto in su eta planoan ageri diren irudien eskortzoetatik
    • XVIII. kapitulua: Koloreak eta olioa, freskoa edo tenplea nola lotu behar diren; haragia, zapiak eta pintatzen den guztia nola lotu behar diren obretan, irudiak zatitu gabe gera ez daitezen, bolumena eta indarra izan dezaten eta obra argia eta irekia erakutsi dezaten.
    • XIX. kapitulua: Horma-pinturatik; nola egiten den eta zergatik deitzen dudan fresko lana
    • XX. kapitulua: Pinturatik tenplera, hau da, arrautzara, taulatan edo ehunetan, eta nola erabil daitekeen horma lehorretan.
    • XXI. kapitulua: Pinturatik oliora, taulan edo oihalean
    • XXII. kapitulua: Margotzetik oliora, lehorrak dauden pareten gainean
    • XXIII. kapitulua: Margotzetik oihalen gaineko oliora
    • XXIV. kapitulua: Pintatzetik harri gaineko oliora, eta zein harri mota diren adierazitakoak
    • XXV. kapitulua: Pinturatik horma argilunetan, lur desberdinekin, eta brontzezko gauzak nola imitatzen diren, eta lurrezko eszenetatik arkuetarako eta festetarako, ilaran, aguada deritzenak, eta tenplea ere.
    • XXVI. kapitulua: Ura jasaten duten etxeetako esgrafiatua, erabiltzen den materiala eta gruteskoa hormen gainean nola trabatzen den.
    • XXVII. kapitulua: Nola lantzen diren gruteskoak iztukuan
    • XXVIII. kapitulua: Bolarekin eta finkatzailearekin urreztatzeko modua eta beste sistema batzuk
    • XXIX. kapitulua: Beirazko mosaikotik, eta laudatu onak nola aitortzen diren
    • XXX. kapitulua: Zoladuretan mihiztatzen diren eszena eta irudiak, argi-ilunak imitatuz
    • XXXI. kapitulua: Zurezko mosaikoak, hau da, tarazeak, eta pintura moduan tindatutako eta elkartutako zuretan egiten diren eszenak
    • XXXII. kapitulua: Pinturatik beirazko leihoetara, eta berunezko eta burdinazko loturekin egiten diren bezala, irudiak ikustea eragotzi gabe eusten dietela
    • XXXIII. kapitulua: Nikeleztatzetik eta kobrezko grabatuak ditugunetik; eta zilarra nola tailatzen den baxuerliebeak egiteko eta lanik lodienak nola zizelkatzen diren
    • XXXIV. kapitulua: Ataujia, hau da, lan damaskinatua
    • XXXV. kapitulua: Zurezko grabatuetatik eta egiteko moduetatik eta lehen asmatzailetik; eta tren lauekin grabatuak egiten direnez, marraztuta ematen dute eta argia, bitarteko tonuak eta itzalak erakusten dituzte.
  • “Arkitekto, eskultore eta margolari bikainenen bizitza”ri hitzaurrea

Bigarren atala

Hirugarren atala

Laugarren atala

  • Leonardo da Vinci
  • Giorgione da Castelfranco
  • Antonio da Correggio
  • Piero di Cosimo
  • Donato Bramante (Bramante da Urbino)
  • Fra Bartolomeo Di San Marco
  • Mariotto Albertinelli
  • Raffaellino del Garbo
  • Pietro Torrigiano (Torrigiano)
  • Giuliano da Sangallo
  • Antonio da Sangallo
  • Rafael
  • Guillaume de Marcillat
  • Simone de Pollaiolo (il Cornaca)
  • Davide Ghirlandaio eta Benedetto Ghirlandaio
  • Domenico Puligo
  • Andrea da Fiesole
  • Vicenzo da San Gimignano eta Timoteo da Urbino
  • Andrea Sansovino (Andrea dal Monte Sansovino)
  • Benedetto da Rovezzano
  • Baccio da Montelupo y Raffaello da Montelupo
  • Lorenzo di Credi
  • Boccaccio Boccaccino (Bocaccino Cremonese)
  • Lorenzetto
  • Baldassare Peruzzi
  • Pellegrino da Modena (Pellegrino Aretusi)
  • Giovanni Francesco Penni
  • Andrea del Sarto
  • Francesco Granacci
  • Baccio d’Agnolo
  • Properzia de’ Rossi
  • Alfonso Lombardi
  • Michele Agnolo (Giovanni Angelo Montorsoli)
  • Girolamo Santacroce
  • Dosso Dossi y Battista Dossi (Dossi anaiak)
  • Giovanni Antonio Licino
  • Rosso Fiorentino
  • Giovanni Antonio Sogliani
  • Girolamo da Treviso (Girolamo da Trevigi)
  • Polidoro da Caravaggio eta Maturino da Firenze (Maturino Fiorentino)
  • Bartolommeo Ramenghi (Bartolomeo da Bagnacavallo)
  • Marco Calabrese
  • Morto da Feltre
  • Franciabigio
  • Francesco Mazzola
  • Jacopo Palma (Il Palma)
  • Lorenzo Lotto
  • Fra Giocondo
  • Francesco Granacci
  • Baccio d’Agnolo
  • Valerio Vicentino (Valerio Belli), Giovanni da Castel Bolognese (Giovanni Bernardi) y Matteo dal Nasaro Veronese

Bostgarren atala

  • Marcantonio Bolognese
  • Antonio da Sangallo gaztea
  • Giulio Romano
  • Sebastiano del Piombo (Sebastiano Viniziano)
  • Perino Del Vaga
  • Giovann’Antonio Lappoli
  • Niccolò Soggi
  • Niccolò detto il Tribolo
  • Pierino da Vinci
  • Domenico Beccafumi
  • Baccio Bandinelli
  • Giuliano Bugiardini
  • Cristofano Gherardi
  • Jacopo da Pontorno
  • Simone Mosca
  • Girolamo Genga, Bartolomeo Genga eta Giovanbatista San Marino (Giovanni Battista Belluzzi)
  • Michele Sanmicheli
  • Giovannantonio detto il Soddoma da Verzelli
  • Bastiano detto Aristotile da San Gallo
  • Garofalo eta Girolamo da Carpi
  • Ridolfo Ghirlandaio, Davide Ghirlandaio eta Benedetto Ghirlandaio
  • Giovanni da Udine
  • Battista Franco
  • Francesco Rustichi
  • Fra’ Giovann’Agnolo Montorsoli
  • Francesco detto de’Salviati
  • Daniello Ricciarelli da Volterra
  • Taddeo Zucchero

Seigarren atala


Aurreko eraginak obra burutzerako orduan

Filippo Villani eta Uomini ilustreak

Filippo Villani (1325 -1405) izan zen lehena Trecento florentziarreko artistekin erlazioa burutu zuena, bakoitza banan-banan bereiziz. Cimabuetik hasten da eta Giotto di Bondone “garapen berezi baten gailurtzat” hartzen du. Naturaren imitazioa artearen esentziatzat jotzen duen lehenetarikoa izan zen, Antzinako literaturan jatorria duena baina berak Giovanni Boccaccion aurkitu izan ahal zuena. Hain zuzen ere, Dante Alighieri eta Francesco Petrarca-k bezala, Boccacciok, berak zituen arte figuratiboen inguruko ideien testigantza utzi zuen, eta lehenetarikoa izan zen, arteari mimesiaren printzipioa balorazio irizpide gisa ezartzen. Uste zen, Antzinako artea mendeekin galdu egin zela eta Florentziako artistek, Giottok gehienbat, Naturaren azterketarekin, arte honen buelta ekarri zutela. Horregatik eman zien Villanik hain garrantzia handia florentziar artistei. Villanirekin, artistaren xede nagusia den gloria gauzatzen da. Ideia honek, garairarte gailendutako umiltasunaren eredu erlijiosoa ezeztatu egiten du.

Lorenzo Ghiberti

Lorenzo Ghiberti eta Komentarioak

Momentu honetan artisauen taldeetatik banatzen hasi ziren artistak, zientifiko eta teknikoak ziren eztabaidetan interesa agertzen hasi ziren. Haien Arten Lorenzo Ghiberti eskultorea aurkitzen dugu, Komentarioak liburuaren autorea, gutxi gora behera 1425 eta 1455 urte bitartean egina izan zena. Obra honetan, Ghiberti artearen oinarri teorikoa bere arau eta legeen bidez azaltzen saiatu zen. Ideia arrazionalista berrien garrantzia azpimarratzea bilatzen zuen.

Liburuaren helburu printzipala, artistaren heziketa eta estatusa jasotzea, eta bere lagun artistekin ezagutza zientifikoa optikan, perspektiban, anatomian eta proportzioaren teorian partekatzea zen.  

Liburuaren erredakziorako, Kintilianoren erretorika eta Alhazen arabiarraren optika tratatua erabili zituen. Gainera, Antzinateko bi iturri gako izan ziren: Vitruvioren testu osoa, Gian Francesco Poggio Bracciolinik aurkitua 1416an, eta Plinio Zaharraren testua, Cosimo I.a Medicitarrak lortutako eskuizkribu baten bidez ezagutu zuena.

Testuaren hizkuntzari dagokionez, jakin badakigu Ghibertik latina bazekiela (Vitrubio eta Plinio oraindik ez ziren itzuliak izan), baina italieraz idaztea erabaki zuen, artisten tailerretan hitz egiten baitzen. Testu honek, izaera historiografikoko sekuentzia testualak agertzen ditu. Zentzu honetan, antzinako pintoreei buruzko berriek garrantzia berezia dute, Plinioren testutik hartuak izan direnak, baita trecentoko artisten genealogia ere.

Ondorengo eraginak eta liburuaren garrantzia

Vasariren lanak bere garaiko Italian, Iparraldeko Europan, Alemanian eta Frantzian izan zituen ondorioak ikaragarriak izan ziren. Idazle askok bere lana irakurri, erabili eta kritikatu zuten, baina beti eredu bera erabiliz. Aretinoak artista italiarrei (batez ere toskanarrei) eman zien garrantzi handiaren ondorioz, Italiako eta Europako beste leku batzuetako artisten biografien gorakada gertarazi zuen, eta, hala, leku bakoitzaren berezitasunak markatuta geratu ziren.

Benvenuto Cellini

Italian

Italian, Vasariren garaikide diren zenbait autore aurki ditzakegu, hala nola Giovanni Battista Gelli (1498-1563), zeinak lan bat idatzi zuen Florentziako artistei buruz, Vasariren aztarna oso argi utziz. Halaber, Benvenuto Cellini (1500-1572) aurkituko dugu; bere autobiografia Vasariren lanetik abiatuta idatziko zuena, baina modu errazago eta zuzen batean. Bestalde, ikusi ahal izango dugu Rafael Borghini, Vasarirekin zuzenean lotutako autorea, Il Riposoidatzi zuela 1584an, non pinturari eta eskulturari buruzko zenbait elkarrizketa sartzen dituen, baita bere garaiko pintore eta eskultore ezagunenen biografiak ere. Ludovico Dolce-k, berriz, Dialogo della pitturaidatzi zuen, 1550eko Bizitzeiburuz kritikoki erreferentzia eginez.

Vasariren lanaren eraginez, artearen teoriaren lehen tratatuak egiten hasi ziren, hala nola Trattato dell’arte della pittura, 1584an Giorgio Paolo Lammazzok idatzitakoa eta 1590ean berregindako Idea del tempio dell'arte della pittura  tratatua. Lan honetan, lehenengo aldiz, estilo desberdinen sailkapena egin zen, artisten, lekuaren edo garaien arabera. Era berean, gogoan izan behar dugu Federico Zuccaro, bere garaian ospe handia lortu zuen margolaria, Academia dell Disegno de Roma aldatzen saiatu zela, eta 1593an Academia di San Luca akademia berri bat sortu zuela. Zuccarok L'idea de'pittori, scultori e architetti 1607-an idatzi zuen, non "disegno interno" eta "disegno esterno" ideiak azaldu zituen, Vasarik jada proposatutakoak. Bestalde, Giovanni Baglioni-k 1624an Le vite dei pittori, scultori, ed architetti del pontificato di Gregorio XIII ai tempi di Papa Urbano VIII lana idatzi zuen. Tratatu horretan, Caravaggioren aurkako negatibotasun nabaria islatzen da (plagioaz salatu baitzuen) baina, horretaz aparte, dokumentu bikaina da garaiko gustua eta estetika ezagutzeko.

Filippo Baldinuccik idatzi zuen Notizie de’professori del disegno da Cimabue in qua…Vasariren lanarekin jarraituz, akatsak zuzenduz eta hau eguneratuz. Vasariren eredua jarraitu zuen beste autore bat Carlo Ridolfi da, 1648an Le meraviglie dell’artelanarekin. Bertan margolari veneziarrak aurkituko ditugu gehien bat, haien erretratuekin ere (Vasarik egin zuen moduan). Giovanni Pietro Bellori ere funtsezko irudia izan zen pintura eta eskulturari buruzko pentsamendu akademikoa sortzeko. 1672. urtean Vitte de’pittori, scultori ed architetti moderni idatzi zuen, artista italiar, frantses eta flamenkoen 12 biografiak sartuz. Bere lana, ezin dugu kontsideratu metodo historiko bat bezala, arma kritiko gisa erabiliko baitu. Oso jarrera kritikoa izan zuen naturalismoaren eta manierismoaren kontra, baieztatuz arterik onena arte idealista zela, hori dela eta Guido Reniren lana goraipatu zuen.

Karel van Mander

Italiatik kanpo

Ipar Europan ere zabalkunde handia izan zuen metodo biografikoak. Horren adibidea dugu Karel van Mander, kontinentearen iparraldean Vasariren metodoa imitatzen zuen lehen egilea. Schilder-boeck (Pinturaren liburua) idatzi zuen 1604an eta bertan aurkeztu zituen Herbehereetako eta Alemaniako hainbat artista. Joachim von Sandrat eta bere 1675eko Deusche Academie der Edlen Bau-Bild und Malerei Künste (Arkitektura, eskultura eta pinturaren nobleen Alemaniako akademia) lanez ere hitz egin dezakegu. Bertan hiru arteen teoria islatu zuen eta zenbait maisu alemaniarren eta beste atzerritar batzuen biografiak bildu zituen.

Francisco Pacheco

Espainian

Espainiara ere iritsiko zen Vasariren eragina, 1649. urtean Francisco Pachecok idatzitako El Arte de la Pinturan (Pinturaren Artea) ikus dezakegun moduan. Obra honetarako Vasari izan zen inspirazio-iturri, beste autoreen obrekin batera. Liburu honekin Pachecok pinturaren inguruko alderdi guztiak biltzen saiatu zen. Era berean, idazlan honen bidez, pinturaren goi-mailaren aldeko argudioa eman nahi izan zuen arte-testuinguruan, eta, horretarako, Michelangelo, Leonardo da Vinci edo Tizianoren bizitzak eta obrak aipatu zituen besteak beste. Autore horien erreferentzia biografiko laburrekin, batez ere “ospea” eta “ohoreak” ardatz gisa hartuta, pinturaren “noblezia” frogatzen saiatu zen Pacheco.

Jusepe Martinez eta bere lana ere aurki dezakegu: Discursos practicables de nobilísimo arte de la pintura (Pinturaren arte nobleko diskurtso erabilgarriak), 1675. urtean idatzitakoa. Lan horretan Jusepe Martínezek garrantzia handiagoa eman zien artisten bizitzei, 21 tratatuetatik 6 horretarako eskainiz, batez ere artistaren eta haren lanaren nortasunarekiko interesa izanez. Quattrocentoko eta Cinquecentoko margolari italiarrei buruz hitz egin zuen, baita espainiar gorteko pintoreei buruz ere (Errege-erregina Katolikoetatik Filipe IV.eraino). Bere asmo nagusia arte nazionala badagoela frogatzea izan zen, nahiz eta preferentzia argia izan Zaragozako artistekiko.

Lázaro Díaz del Vallek, autore klasikoak (Plinio horien artean) baita italiar tratatuak eta XVII. mendeko espainiar literatura ezagutzen zituen. Origen e Ylustración del nobilísimo y Real Arte de la Pintura y Dibujo (Pinturaren eta marrazkiaren arte noble eta errealaren jatorria eta ilustraioza) idatzi zuen 1656 eta 1659 urte bitartean. Nahiz eta kontsideratua izan Vasariren Le Vite idazlanaren itzulpen soila, egia da garrantzia handia hartzen duela Velázquezen eta XVII. mendeko bigarren erdiko Madrilgo artisten bizitzari buruz hitz egitean. Bere lanaren helburua oso argia da: Velazquezen irudia nobletzea. Hori dela eta pentsatu izan da margolariak berak eskatu zuela obra honen argitalpena.

Antonio Palomino
Juan Agustín Ceán Bermúdez

Espainiako tratatugile handienetako bat Antonio Palomino da. Berak idatzi zuen El museo Pictórico y Escala óptica (Pintura-museoa eta eskala optikoa) 1715 eta 1724 urteen artean. Lana hiru zatitan banatuta dago. Lehenengo bi zatiak pinturaren teoria eta praktikari buruz hitz egiten dute, eta hirugarrenak, “El Parnaso español pintoresco laureado” izena duena, pintore espainiarren material biografiko garrantzitsu bat eskaintzen digu. Azken atal honi esker Palomino ezaguna da “Vasari espainiarra” bezala. Bertan Espainiako Barrokoko pintoreak goraipatzen ditu, hala nola Jusepe de Ribera, Alonso Cano, Velázquez edo Bartolomé Esteban Murillo; baita bere garaikideak direnak ere (Juan Carreño de Miranda, Claudio Coello, Luca Giordano, …).

Azkenik bi tratatugile aipatu beharko genituzke: Juan Agustin Ceán Bermúdez eta bere lana Diccionario histórico de los más ilustres profesores de las Bellas Artes en España (Espainiako Arte Ederretako irakasle ospetsuenen hiztegi historikoa) 1800. urtean idatzitakoa Palominoren lana handitzeko; eta Eugenio Llaguno, Noticias de los Arquitectos y Arquitectura de España desde su restauración (Espainiako arkitektoen eta arkitekturaren berriak, berrezarri zirenetik) idatzi zuena 1829an, aurrekoaren lana osatuz. Biek artea interpretatzen zuten era ilustratu batean, barrokoaren kontrako posizio batetik eta perspektiba akademiko bat erabiliz.

Iturriak

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.