Arkimedesen palinpsestoa

Arkimedesen palinpsestoa (grezieraz Παλίμψηστο του Αρχιμήδη) jatorriz Arkimedes Sirakusakoa matematikaria, fisikaria eta ingeniaria eta beste zenbaiten idazlanen grezieraz eskuizkribu batean idatzitako testua duen eta kodex bat osatzen duen palinpsesto bat da.

Arkimedesen palinpsestoaren orrialdea. Testu elizkoia goitik beheruntz irakurgai dagoena da, aldiz, Arkimedesen idazlana ezkerretik eskuinera irakurgai dagoen eta ahulagoa den testua da.

Historia

Jatorrizko testua X. mendean idatzia eta bizantziarra zen, eta XIII. mendean kristau fraideek gainidatzi zuten. Ezabaketa erabatekoa izan zen.

Luzaroan bere berririk inork izan gabe egon ondoren, 1840ko hamarkadan Constantine Tischendorf akademikoak Konstantinopla (gaur egungo Istanbul) hirira egindako bisitaldi batean ikusi eta berarekin batera orrialde bat eraman zuen, gaur egun orrialde hau Cambridgeko Unibertsitatearen liburutegian dago. Halere, Johan Ludvig Heiberg (1854-1928) daniar hizkuntzalaria izan zen 1906an palinpsestoa aztertu eta hura ordurarte galdutzat zeuden Arkimedesen idazlanak zirela jabetu zen lehenbiziko pertsona.

Johan Ludvig Heibergek idazlanaren argazkiak atera eta hauetan oinarrituz 1910 eta 1915eko transkripzioak burutu ziren. Halere, Lehen Mundu Gerraren hasierak lan hori eten zuen.

1998-2008 artean zientzialari eta aditu talde batek ultramore, infragorri eta x-izpien bidez jatorrizko testua berreskuratu zuen.

Edukiak

Palinpsestoak gaur egun arte ezagutzen den Arkimedesen idazlan hauek kopia bakarrak ditu:

  • Planoen orekari buruz
  • Espiralei buruz
  • Zirkulu baten neurria
  • Esfera eta zilindroari buruz
  • Gorputz flotatzaileei buruz (ezagutzen den grezierazko kopia bakarra)
  • Mekanika teoremen metodoa (ezagutzen den grezierazko kopia bakarra)
  • Stomakion (ezagutzen diren kopien artean osatuena)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.