Arkijasko lehenengo gudua
Arkijasko lehenengo gudua 1834ko abenduaren 15ean Arkijas inguruan gertatu zen gudua izan zen.
Arkijasko lehenengo gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Karlistada | |||
Iparraldeko frontea | |||
Guduaren mapa | |||
Data | 1834ko abenduaren 15a | ||
Lekua | Arkijas Nafarroa 42°38′46″N 2°24′45″W | ||
Koordenatuak | 42°38′46″N 2°24′45″W | ||
Emaitza | Garailerik gabekoa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Guduaren hasiera
Armada liberalak Tomas Zumalakarregi jeneralak zuzendutako karlistak eguerdian Arkijasen Ega zeharkatzen duen zubian topatu zituenean, bion abangoardiek elkarri tiroka hasi ziren[1].
Gudua zubian
Luis Fernández de Córdovak zuzendutako isabelinoek zubia hartzea saiatu zuten. Bere dibisioa Arkijasko baseliza inguruan lerrokatu eta artilleria kokatu zuten bertan pasabidea babesteko[1]. Karabinero eta txapelgorriek osatutako zutabe batek zubia zeharkatzea saiatu zuten[1].
Nafarroako laugarren batailoi karlista, Gipuzkoako tertzioekin batera[3], zubia defenditu eta atzera bota zituen liberalak[1]. "Soldadu liberal saiatuenetariko batzuk, arazoz arazo, beste ertzera ailegatzera saiatu baziren ere, ezin aurrerago joan zubia hilotzez beteta baitzegoen"[1].
Oraaren itxura
Córdova ibaia beste lekutik zeharkatzea erabaki zuen. Hori zela eta Marcelino Oraari karlistei heltzeko eta Lopez jeneralari antzeko mugimenduaren itxura egitea agindu zizkien[1]. Oraak bere agindupean zituen 2.000 soldaduek karlistak eraso zituzten[4][5]
Oraak zuzendutako zutabe nagusiak karlisten erdigunearen aurka egin zuen, beste dibisioa karlisten eskuinaldeko hegala erasotzen zuen bitartean[6].
Iturriak ez dira argiak gero zer gertatu zen azaltzeko. Batzuk Zumalakarregik Manuel Iturralderi aurrera egiteko agindua eman ziola diote, honek oraindik guduan parte hartua zelako[1]. Besteen ustez, Iturralde, "adimenaz baino adoreaz gidatuta, bere lau batailoiak aurrera eraman zituen"[6]. Dena dela, batailoi horiek, ezkerraldeko hegala osatzen zutenak, zeuden muinotik jaitsi ziren[6].
Oraa berehala ikusi zuen segada batean erortzekotan zegoela eta bere soldaduen ibilbidea iparraldetik ekialdera mugitu zuen, Iturralderen dibisioaren aurka hain zuzen ere. Batailoi bi bere hegalean kokatuz, karlistak inguratu zituen. Honek nahastu zituen bere etsaiak[6].
Zumalakarregiren esku-hartzea
Zumalakarregik, orduan Iturralde babestu zuen, bizpahiru batailoi behatzen utziz; Bere erdigunea Iturralde osatzen zuen ezkerraldeko hegala babesteko mugitu zuen. Ordurako liberalek Iturralde atzera egitera behartu zuten. Baina Zumalakarregiren mugimenduak ustekabean harrapatu zituen liberalak[1] eta hauek atzera egin behar izan zuten, bere bigarren lerroraino hain zuzen ere[6].
Iturri batek dio "orduan, Cordova, egun hartan galdu egingo zuela ikusita, Oraari erretiratzeko agindua eman zion; baina, honek, esperientzia gehiago zuena, ordena berreskuratzeari ekin zion"[6]. Córdova bera erretiratu eta dibisioa utzi zuen.
Oraak zuzendutako dibisioa, berriz, Iturralderen aurka egin zuen Lana inguruan[1], eta bost orduko borroka izan zuten[6].
Iturriak, berriro, ez dute ondo azaltzen gero zer gertatu zen. Batzuk Oraa eraso zuela diote baina bere 2.000 soldadu Lana haranetik sakabanaturik zeudenez, azkenean atzera egin behar izan zuen gaua aprobetxatuz[2]. Hala ere, besteek diote “liberalek zuten kokagunearen nagusitasunak karlistek gainditu ezin zuen abantaila eman zien”[6].
Vicente Blasco Ibáñezek dio Oraaren abilezia izan ezean karlisten garaipena erabatekoa izango zatekeen, borroka bukatu baino lehen erretiratzean Córdova jeneralak izandako jarrera tamalgarria zelako[3].
Ondorioak
Manuel Lorenzok Córdova ordezkatu zuen gudua eta gero. Córdova Los Arcosera joan zen, non Espoz Minaren aginduak jaso zituen Madrilera joateko[2].
Leku berberan hurrengo urtean Arkijasko bigarren gudua gertatu zen.
Guduaren mapa
^^^^^(1)^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^ (2) ^^ (3) ^^^^^^^^^^^^^^^^^(4)^^^^^^^^^^^^^^^^ (5) (6) (7) (8) ^^ (9) ^^^^^^(4)^^^^^ ^^^(10)^^^^^^ ^^^^^^^^^^^^^^^^(4)^ ^^^^^^^^^^^^^^^^^^^ ^^^^^^^^^^^^^ ^^^^^^^^^^^^^^^^(4)^
^^^^^(11)^^^^^^^^^^^^^^^^^^(12)^^^^^^^(13)^^^^^^^^^^^^^(14)^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^(15) (16)^^^^^^^^^^^^^^^^^^(17)^^^^^^(18)^^^^^^^^^^^^^^^ ^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^
(19)^^ ^^ (20)^^
(1) Andiako mendilerroa. (2) Aralar harana. (3) Ameskoak. (4) Lokiz. (5) Orbiso. (6) Zuñiga. (7) Eternidad muinoa. (8) Barabia. (9) Lana. (10) Peña Gallet. (11) Ega. (12) Santikurutze Kanpezuko zubia. (13) Arkijasko zubia. (14) Lanako zubia. (15) Santikurutze Kanpezu. (16) Azedo. (17) Aguilar mendatea. (18) Kodesko mendilerroa. (19) Berrotza. (20) Los Arcos
Erreferentziak
- Louis Xavier Auguet de Saint-Sylvain, The career of don Carlos, since the death of Ferdinand the Seventh (Original from Oxford University, 1835)
- William Bollaert, The Wars of Succession of Portugal and Spain, from 1826 to 1840 (E. Stanford, 1870), 125.
- Vicente Blasco Ibáñez, Historia de la Revolución Española (La Enciclopedia democrática, 1891), 644.
- F. Duncan, The English in Spain: The Story of the War of Succession Between 1834 and 1840 (Vols. 1-6) (UK: Pallas Armata). Original work published 1877.
- B. Saiz, Carlist Wars (1999).
- “Memoir of Zumalacárregui,” Colburn’s United Service Magazine (London, H. Hurst, 1847), 543.