Arkhip Kuindzhi
Arkhip Ivanovitx Kuindzhi (errusieraz: Архи́п Ива́нович Куи́нджи; grezieraz: Αρχίπ Κουίντζι; Mariupol, Errusiar Inperioa, 1841ko urtarrilaren 27aGreg./urtarrilaren 15aJul. - San Petersburgo, 1910eko uztailaren 24aGreg./uztailaren 11Jul.) errusiar margolaria izan zen.
Arkhip Kuindzhi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mariupol uyezd (en) , 1841eko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | San Petersburgo, 1910eko uztailaren 24a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Smolenskoye Orthodox Cemetery (en) Tikhvin hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arteen Akademia Inperiala 1868) |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | San Petersburgo |
Enplegatzailea(k) | Higher Art School at the Imperial Academy of Arts (en) |
Influentziak | Ivan Xixkin |
Mugimendua | errealismoa |
Pontoko greziar familia batean jaio zen. Umezurtz geratu zen sei urterekin eta greziar familiako lagun batek hezi zuen. Taganrogen bizi izan zen eta margotzen ikasi zuen eta argazkigintza estudio batean lan egin zuen.
1868an San Petersburgoko Arte Akademian ikasle sartu zen eta Peredvizhniki taldean parte hartu zuen. 1873an Akademia utzi zuen eta Pavel Tretiakovek bere margolanetako bat erosi zuen.
Paisaien margolaria izan zen eta gai sozialekin lotu zituen. Bere heldutasunean argi efektuak eta kolore biziak erabili zituen argiztapenaren ilusioa sortzeko.
Errusiarrek Kuindzhi Arte Museoa suntsitu zuten 2022ko martxoan Mariupolgo setioan.