Arkaiate
Arkaiate Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako auzoetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen hiri-hedapenaren barrukoa. Arkaia herriaren iparraldean dago, eta hiriaren ekialdeko muga osatzen du gaur egun. Urbanizazio-lanak 2006. eta 2009. urtean burutu ziren, baina etxebizitzak eraikitzeko lanak 2011. urte arte ez ziren hasi, gehienbat 2008an hasitako krisialdi ekonomikoaren ondorioz.
Arkaiate | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′49″N 2°38′30″W |
Demografia |
Arkaiatek mendebaldean Ibaialde auzoarekin egiten du muga, iparraldean Elorriaga eta Arkauti herriekin, eta ekialde eta hegoaldean nekazaritza-lurrekin. Hegoaldean Arkaia herria dago.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) Auzoari buruzko ionformazioa Gasteizko udalaren webgunean. 2011/06/20an kontsultatua.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.