Arkagato Sirakusakoa
Arkagato (grezieraz Ἀρχάγαθος) K.a. IV. mendean bizi zen eta K.a. 307an hil zen. Agatoklesen semea eta beste Heraklidesen anaia[1]. Honen aita Sirakusako tiranoa zena, geroago Siziliako erregea bilakatu zen[2][3]. Bere ama izan zen, Damasen alarguna, aitaren aurreko ugazaba. Arkagatok aitarekin joan zen K.a. 310ean Kartagoko espediziora. Arkagatok soldaduen anabasa batetik ozta-ozta ihes egin zuen heriotzatik. Arazoa zen Lisziso izeneko gizon bat hil zuela, honek amaordearekin (Altzia), intzestu egiteaz leporatzen ziolako[4], hau da, haren arrebaordearen (Lanassa) ama. Agatokles itzuli zenean Siziliara arazoak konpontzeko, armadaren arduraduna Arkagato utzi zuen. Hasieran, Arkagatok hainbat garaipen izan zituen, baina geroago, hiru aldiz garaituak izan zen eta Tunisen babesa bilatu behar zuen. Aita laguntzera etorri zen baina alperrik, Sirakusako soldaduen matxinadak Kartago uztera eragin ziolako Soldaduek, mendekua hartuz, Arkagato hil zuten. Honek bazuen seme bat, Arkagato izenekoa ere, baina ez dago argi nor zen ama[5].
Arkagato Sirakusakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sirakusa, K.a. IV. mendea |
Heriotza | K.a. 300(e)ko hamarkada ( urte) |
Familia | |
Aita | Agatokles Sirakusakoa |
Ama | Widow of Damas |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Agatoklesen espedizioak Afrikan Tunisko gudua (K.a. 310) |
Erreferentziak
- Ancient Library article: Archagathus, No. 1 Archived September 12, 2011, at the Wayback Machine.
- Ptolemaic Genealogy: Theoxena, Footnotes 2 & 3 Archived November 26, 2011, at the Wayback Machine.
- Ptolemaic Dynasty - Affiliated Lines: Agathocles
- Ancient Library article: Archagathus, No. 1 Archived September 12, 2011, at the Wayback Machine.
- Ancient Library article: Archagathus, No. 1 & 2 Archived September 12, 2011, at the Wayback Machine.
Informazio iturriak
- Ancient Library article: Archagathus, No. 1 & 2
- Ptolemaic Genealogy: Theoxena
- Ptolemaic Dynasty - Affiliated Lines: Agathocles