Arkada

Arkada punk-oi! estiloko musika talde bat da, 2002. urtean Barañaingo herrian (Nafarroa Garaia) sortua.

Arkada
Datuak
JatorriaBarañain (Nafarroa)
Musika motapunk
Urteak2002 -

Mikel (kitarra), Juanillo (baxua), Aitor (bateria) eta Mikel (ahotsa) dira taldekideak. 2002. urtean proiektua besterik ez zenean zendutako gaztea zen Aritz Lazkoz ere bateria gisa aritu zen. Lehen kontzertua Zizur eta Barañain artean dagoen Ibai Parkean jo zuten Zartako eta Vortex taldeekin, baimenik gabe eta autogestionaturik.[1] 2007ko abenduan, beren lehen maketa argitaratu zuten: Bortitzari bortizki. 2008an Arkadako bi taldekide atxilotuak izan ziren; bat espetxeratu zuten, eta taldearen ibilbidea eten zen.

2014ko martxoan, taldekide hura ere libre, kaleetara itzuli zen Arkada. Saskarrak taldeak Txantrean duen lokalean entsaiatu ostean bi abesti berri kaleratu zituzten, eta kontzertuak eskaintzen hasi ziren berriro.[1] 2016. urtean disko berri bat argitaratu zuten: Mil historias - Mil batallas.

Diskografia

  • Bortitzari bortizki (2007)
  • Mil historias - Mil batallas (2016)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) gure_erabiltzaile. (2014-03-20). «Arkada taldea gogoberriturik eskenatokietara igoko da bi abesti berriekin» Plazaberri (Noiz kontsultatua: 2020-07-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.