Ariznabarra
Ariznabarra Gasteizko (Araba) auzoa da.
Ariznabarra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Ariznabarra auzoko kale bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′32″N 2°41′33″W |
Demografia |
Kokapena
Hiria erditik zatitzen duen trenbidearen hegoaldean dagoen auzoetako bat da. Hegoaldetik Gaztelako atea kaleak mugatzen du, eta mendebaldetik Mediterraneoaren hiribideak. Hegoaldean Prado parkea eta Mendizorrotz auzoa dauzka. Mendebaldetik Gasteizko muga izan zen 2000. urtera arte, Zabalganeko auzo berria eraiki zen arte hain zuzen.
Historia
Auzoak ezaugarri ezberdinak dituzten bi esparru ditu: hasierako auzoa, Ariznabarra kalearen inguruan sortutakoa, 1960ko hamarkadan eraiki zen orduko hirigintza irizpideak jarraituz; bigarrena aurrekoa inguratuz sortu zen 1980ko hamarkadan, espazio ireki gehiago utziz eta kalitate handiagoko eraikinak sortuz.
Auzoko Etxezarra izeneko etxean Napoleon Bonapartek lo egin omen zuen 1808ko azaroaren 5ean.
Kirola
Auzoko kirol talde nagusia Ariznabarra Kirol Elkartea da, 1972an sortu eta Arabako Erregional Preferentean jokatzen duena.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |