Aritzak
Aritzak laukotea 1985ean eratu zuen Iker Robles-Arangizek Naia, Gorka eta Koldo seme-alabekin.
Aritzak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Baiona (Lapurdi) |
Musika mota | herri kantak |
Urteak | 1985-1999 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elkar, Agorila |
Taldekideak | |
Iker Robles- Arangiz, Naia Robles- Arangiz, Gorka Robles- Arangiz, Koldo Robles- Arangiz |
Taldea
Taldea familia Euskal Herritik (Perpinyà, Paris) kanpo zebilela sortu zen; Parisen zebilela France Culture irrati katean aritu ziren eta horren bitartez Jack Lang orduko kultura ministroak Errege Jauregian euskaraz kantatzeko gonbidapena jaso zuen.[1] Taldeak sei disko plazaratu zituen, horien artean hiru hauek: Aritzak (1990, Elkar), Hamar urte (1995, Agorila) eta Mixel Labeguerie-ren kantak (1999, Agorila).[2]
Gorka Robles-Arangiz semea geroago Baionako Ortzi abesbatzan kantatzen du eta taldeak abesten dituen kantu batzuen euskarazko itzulpena Iker Robles-Arangizenak dira, esaterako, Aurkitzea (Irlandako doinu herrikoi batekin) eta Agur Maritxu (Mangiaracinaren musikarekin).[3]
Diskografia
- Aritzak (1990, Elkar)[4][2]
- Hamar urte (1995, Agorila)[2]
- Mixel Labeguerie-ren kantak (1999, Agorila)[2]
- Haurtxoa sehaskan 9. abestia Egizu lo; Lotarako kantak diskoan (2005, Elkar)[5]
- Nere etxea (Ikusten duzu goizean) 3. abestia Eüskaldünak a capella; Les plus belles voix du Pays Basque (2007, Elkar)[6]
- Adios ene maitea 10. abestia Baionatik Bilbora; Iparraldea kantuz. albumean (2011, Elkar; Euskadi Irratia)[7]
Erreferentziak
- «Robles-Aranguiz Bernaola, Iker - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- «Aritzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- «Aita Donostia Abesbatza. Kontzertua Donostian Baionako ORTZI koroarekin (2023-05-12)» www.aitadonostia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- «Aritzak taldearen Aritzak diskoa» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- «Egizu lo; Lotarako kantak» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- «Eüskaldünak a capella; Les plus belles voix du Pays Basque» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- «Baionatik Bilbora; Iparraldea kantuz» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).