Aritza Bergara
Aritza Bergara Alustiza (Sestao, Bizkaia, 1972)[1] idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzailea da.[2]
Aritza Bergara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, musikaria eta kultura-ekintzailea |
Abanto-Zierbenako Musika Eskolako sortzaile eta irakaslea izan da. Portugaleteko Elai-Alaik antolatutako Euskal Musika Tresnen Eskolan eta Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolan ere izan da irakasle, Basauriko Musika Eskolan eman ditu azken klaseak.[3]
Zugarramurdi euskal musika tresnen taldearen eta Albokale albokarien bandaren sortzaile eta parte-hartzailea izan da. Halaber, folklore, batez ere mitologiaren inguruan, eta musika ekimen ugarietan parte hartu du, gaiari buruzko zenbait liburu ere idatziz[1][4]. Udako eta neguko solstizioei buruz, mitologiari buruz (mitologiaren pertsonaiak, akelarreak eta sorginak...) edota euskal soinu tresnei buruzko hamaika hitzaldi eman ditu han-hemenka.[5][6]
Gaur egun, Ediciones Letras Rojas sortu du, eta, horren bidez, nobela beltzeko argitalpenak egiten ditu, bere gaietan kritika soziala eginez (pederastia, eredu energetikoa, jatorrizko herriak, gerra zibila eta hobi komunak, migratzaileak, emakumeen salerosketa...). Zenbait adituk literatura gisa definitzen dute, eta horrek "gogoeta eragiten du, entretenitzen duen bitartean".
Eguzkilore Liburuak elkartearen sortzaileetako bat ere bada, eta talde horren bidez bideratzen ditu Euskal Herriari lotutako lanak. Horrela, thriller formatuan, euskal mitologiako edukiak jorratzen ditu, mitologia gaur egungo eta bizirik dagoen zerbait bezala aurkeztuz, ez iraganeko errealitate bat bezala (bereziki "jentil" trilogia nabarmentzen da, thriller mitologikoaren erreferentzia bat). Azkenik, haurrentzako lanak ere egin ditu, txikienei euskal kultura ezagutarazteko. Horien adierazle nagusiak "Adur eta Izar" liburuak dira, bere testuen idazketa bere gain hartuz.
Gai azpimarragarrienetako bat argitaratzeko modua da, crowdfunding-kanpainak bultzatuz, eta, horrela, irakurleek lanen baten izenburua aukeratzen laguntzen dute, edo, bestela, azaleko proposamenen artean aukeratzen dituzte, eta, aldi berean, aleak aldez aurretik eskuratzen dituzte, inprimatzeko, diseinatzeko, maketatzeko eta abarrerako gastuei aurre egin ahal izateko. Beraz, Creative Commons lizentziapean argitaratzen diren lankidetza-lanak dira.
Lanak
Folklorearei buruzkoak
- Mitologika. Euskal Herriko izaki magikoak (2001)
- Mitologika. Sorginen mundua (2002)
- Mitologika. Erraldoien mundua (2003)
- Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik liburua eta DVD-rom interaktiboa (2010).
- Adur eta Izar 7 herrialdeetan idazlea (2016).
- Adur eta Izar Amalurra zaintzen (2018).
- Adur eta Izar euskal Kulturan (2020)
- Izena duen guztia omen da (2023)
Nobela
- Sueños ahogados (2018)
- Amets itoak (2018).
- Isilpeko sekretuak: sotanapekoak (2018)
- La venganza de los olvidados (2018).
- Jentilak. Gure arbasoen azken sekretua (2019)
- Manos ensangrentadas (2020)
- VIVE (2021)
- Jentilak. Erraldoi hilezkorrak (2021)
- Jentilak. Lurpeko mundua (2022)
Hainbat
- Orritz Dantza Taldearen Gauez gau ikuskizunaren gidoiaren moldaketak.
- Gordexolako gabon antzekiaren gidoilaria (2008-2009)
- Kukubiltxok antolatutako Akelarre ikuskizunaren idazle-gidoilaria.
- Neguko Solstizioa (2011). Eusko Ikaskuntzak argitaratutako artikulua.
- Euskal Herriko Mitologia (2014). Eusko Ikaskuntzak argitaratutako artikulua.
- Olentzero Barakaldon ipuinaren gidoilaria (2014). [4]
- Sestaoko erraldoiak (2017)
- Aita Mari CD eta Liburuxka. Elkar argitaletxea eta Korrontzi taldeak sortutako lanaren idazlea (2021)
- Euskal Idazleen Elkarteko Web gunerako artikuluak. "Ohituren eboluzioa". 2023
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Astiberri Ediciones» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- (Gaztelaniaz) «La novela negra vuelve a Sestao con Aritza Bergara. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- (Gaztelaniaz) «Alboka - Basauriko Musika Eskola» Basauriko Musika Eskola (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- «Barakaldoko Udala - Hala Dzipo y el Ayuntamiento dan vida a la historia de Olentzero en Barakaldo - Más Información» www.barakaldo.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- «'Euskal musika tresnak'. Hizlaria: Aritza Bergara» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- (Gaztelaniaz) «'Udako solstizioa' hitzaldia izango da bihar Lasturren» El Diario Vasco 2017-06-21 (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).