Aritz Lopategi
Aritz Lopategi Urrutia (Gernika, Bizkaia, 1969ko irailaren 9a) bertsolari bizkaitarra da. Kimikan lizentziatua da, eta langintza horretan dihardu.
Aritz Lopategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1969ko irailaren 9a (54 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Jon Lopategi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Jon Lopategi |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta kimikaria |
1993ko eta 1997ko Txapelketa Nagusietan finalista izan da eta 1994, 1996 eta 2000n Araba-Bizkaiko txapeldunordea. Araba-Bizkaiko eskolarteko txapeldun ere izana da birritan, 1984 eta 1987an. Bere bertsokera segurua eta erregularra da, eta irudimen egokia eta bitxia du bertsotarako.
Palmaresa
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Finalista (2): 1993 (8.a), 1997 (6.a)
- Araba-Bizkaiko Txapelketa:
- Txapeldun ordea (3): 1994, 1996, 2000
- Eskolartekoak:
- Araba-Bizkaiko Eskolartekoa
- Txapelduna (2): 1984, 1987
- Araba-Bizkaiko Eskolartekoa
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.