Aritz Gorrotxategi
Aritz Gorrotxategi Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 31) euskal idazlea da.
Aritz Gorrotxategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1975eko martxoaren 31 (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Zuzenbidean lizentziatua. Gidoigile (Goenkale, Balbemendi), zutabegile (Gaztetxulo, Egunkaria, Berria, Diario Vasco, Territorios gehigarria...), irakasle (EHU, Esperientzia Gelak, Sormen Tailerrak) eta itzultzaile jardun du.
2000. urtean Irun Hiria saria irabazi zuen, Kafkaren labankada eleberriarekin.
2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntza beka eskuratu zuen. Hiru urte geroago, erakunde berak antolatu sorkuntza literariorako Koldo Mitxelena beka lortu zuen. 2012an, Espainiako Kritikaren Saria euskarazko poesia alorrean Hariaz beste poema liburuagatik.
Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere bada.
Itzultzaile ere aritu da. Euskarara itzuli ditu: Itziar Minguezen Pura coincidencia. Kointzidentzia hutsa (2010, Point de Lunettes), Lev Tolstoiren Zer da artea? (2012, Meettok), J. M. Coetzeeren Jesusen haurtzaroa (2013, Meettok) eta Jesusen eskola-egunak (2017, Meettok), Philip K. Dicken Ordaina, Don DeLilloren Zero K (2016, Meettok) eta Julian Barnesen Istorio bakarra (2018, Meettok).
Lanak
Narrazioak
- Egurra Pinotxori (2002, Alberdania)
- Zer egingo dugu orain opariekin? (2016, Algaida)
- Ahazten diren gauzak (2018, Erein)
Nobela
- Kafkaren labankada (2000, Kutxa)
- Galtzontziloak autobusean zintzilik (2002, Erein)
- Kearen truke (2005, Alberdania)
- Axola ez duenean (2009, Alberdania)
- Koldar hutsa zara (2015, Erein)
Poesia
- Taxi bat Hamlet-entzat (2002, Hiria)
- Zaldi hustuak (2007, Erein)
- Hariaz beste (2011, Erein)
- Muga (antología bilingüe) (2016, Gallo de oro)
- Chillidari gorazarre - Elogio a Chillida (antologia elebiduna) (2017, Balea Zuria)
- Amua (2019, Elkar)
Bloga
Sariak
- 1997: "Satarka" eta "Bordari" sariak
- 2000: Irun Hiria Saria Kafkaren labankada eleberriagatik
- 2012: Kritikaren Saria Hariaz beste poema liburuagatik
- 2015: Gabriel Aresti ipuin lehiaketan akzesita
- 2015: Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketan Bada hor norbait lanagatik
- 2016: Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria kontakizun-liburuan Zer egingo dugu orain opariekin? lanagatik
- 2017: Gabriel Aresti ipuin lehiaketan akzesita
- 2019: Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria poesiaren alorrean Amua lanagatik
Kanpo estekak
- «Aritz Gorrotxategi», Literaturaren Zubitegia.
- Aritz Gorrotxategi Alberdanian
- Aritz Gorrotxategi EIEn
- (Gaztelaniaz) Círculo de poesía-
- Elkarrizketa El Correoko Territorios gehigarrian (2016-10-3)
- Literaktum
- Elkarrizketa "Territorios" gehigarrian, 2019-12-28
- Elkarrizketa El Diario Vascon, 2019-12-28
- Elkarrizketa Berrian, 2020-3-12
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |