Aristregi
Aristregi[1][lower-alpha 1] Txulapain ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 14,4 kilometrora. 2023 urtean 32 biztanle zituen.
Aristregi | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriko etxe tradizionalak | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Txulapain |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Arístregui / Aristregi |
Posta kodea | 31892 |
Herritarra | aristregitar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′44″N 1°44′13″W |
Garaiera | 608 metro |
Distantzia | 14,4 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 32 (2023: ![]() |
Bertako biztanleak aristregitarrak dira.
Izena
Aristregi toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arisctarii (1091)
- Ariçtarai (1201)
- Ariztaregui (1210)
- Aristarayn (1277)
- Ariztaray (1366)
- Aristray (1534)
- Ariztray (1601)
- Aristiegui (1800)
- Aristai (1802)
- Ariztrai (1829)
- Aristegui (1845)
- Aristregi (1990)
- Aristregi (2000)
Geografia
Aristregi Txulapain ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Inguru naturala eta kokapena
Txulapain udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolome (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).
Klima eta landaredia
Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.
Estazio meteorologikoa
Txulapainen dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 19882an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 20.0 | 25.0 | 28.0 | 33.3 | 39.5 | 40.3 | 40.5 | 37.0 | 30.0 | 22.0 | 17.1 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.3 | 16.3 | 20.0 | 25.3 | 27.6 | 27.8 | 23.9 | 19.1 | 12.1 | 8.9 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.0 | 8.6 | 11.3 | 14.4 | 18.9 | 21.1 | 21.3 | 18.1 | 14.4 | 8.7 | 5.6 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 3.8 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 9.6 | 5.3 | 2.3 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -8.0 | -9.0 | -1.8 | -1.0 | 2.0 | 7.0 | 8.0 | 4.0 | -2.0 | -7.0 | -10.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 113.4 | 100.1 | 95.5 | 106.3 | 74.5 | 63.0 | 34.7 | 35.8 | 57.1 | 80.4 | 134.8 | 112.6 | 1008.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 49.0 | 57.5 | 63.0 | 44.0 | 63.0 | 45.0 | 84.0 | 72.0 | 63.0 | 80.5 | 122.0 | 122.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.8 | 12.8 | 12.3 | 14.9 | 12.4 | 8.7 | 6.6 | 6.3 | 8.7 | 11.8 | 16.0 | 13.9 | 138.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.2 | 0.4 | 0.4 | 0.4 | 0.2 | 0.3 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.1 | 2.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
XIII. mendean Jerusalemgo San Joanen Ospitalekoek lau lepoko zeuzkaten jaurerria zen. Nekazariek 1427an petxak zor zizkieten ez bakarrik Ospitalarioei, baita Iruñeko apezpikuari eta katedralari, Orreagako Santa Mariari, Irañetako Santa Mariari eta Filipe Nafarroakoa mariskalari ere.
2009ko urriaren 20an, Nafarroako Gobernuak Txulapaingo udaletxearen eskariari kasu eginez, Aristregi kontzejua bertan behera utzi zuen, horretarako foru dekretu bat onartuz.[5]
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 32 biztanle zituen Aristregik.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
16 | 18 | 23 | 25 | 23 | 23 | 24 | 24 | 21 | 25 | 29 | 27 | 26 | 25 | 25 | 29 | 27 | 28 | 27 | 30 | 31 | 32 | 34 | 32 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Txulapaingo herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.
1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Txulapain ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.
Koldo Zuazok, 2010ean, Txulapain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da gulibarrera. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Txulapaingo mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Txulapain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %20,72k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n %23,10k.
Jaiak
- San Joan jaiak, ekainaren laugarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- San Joan Bataiatzailearen eliza, XVI. mendean eraikitako kristau eliza.
Oharrak
- /aɾístreɣ̞i/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Aristregi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- Noticias de Navarra egunkariko albistea.
- «Aristregi» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.