Aristides Pereira
Aristides Maria Pereira (Boa Vista, 1923ko azaroaren 17- Coimbra, Portugal, 2011ko irailaren 22a) lehenbiziko Cabo Verdeko presidentea izan zen 1975etik 1991ra. 1940ko hamarkadaz geroztik jarduera antikolonialetan eta greba-antolaketan inplikatu zen. PAIGC alderdiko kidea izan zen. Bere presidentziaren hasieran, nazio demokratiko eta sozialista baten buru izango zela agindu zuen, baina, 1980ko Ginea-Bissauko estatu kolpearen ondoren, Luis Cabral bere aliatua boteretik kendu zutenetik, oposizioa erreprimitu zuen. Kolpearen ondoren bi herrialdeak batzeko plana ere bertan behera utzi zuen. Kanpoko politikan Txinarekin eta Libiarekin lerrokatu zen. Erregimen komunistak erori ondoren, hauteskunde askeak deitu zituen 1991n eta António Mascarenhas Monteirok garaitu zuen.
Artikulu hau Cabo Verdeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Aristides Pereira | |||
---|---|---|---|
1975eko uztailaren 8a - 1991ko martxoaren 22a ← baliorik ez - António Mascarenhas Monteiro → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Boa Vista (en) , 1923ko azaroaren 17a | ||
Herrialdea | Cabo Verde | ||
Heriotza | Coimbra, 2011ko irailaren 22a (87 urte) | ||
Hobiratze lekua | Boa Vista (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Carlina Pereira (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Izengoitia(k) | Alfredo Bangura | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | African Party for the Independence of Guinea and Cape Verde (en) African Party for the Independence of Cape Verde (en) |