Aristide Maillol
Aristide Maillol (Banyuls-sur-Mer, 1861eko abenduaren 8a - 1944ko irailaren 27a), frantses margolaria eta eskultorea .
Aristide Maillol | |
---|---|
(1925) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aristide Bonaventure Jean Maillol |
Jaiotza | Banyuls-sur-Mer, 1861eko abenduaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Banyuls-sur-Mer |
Heriotza | Banyuls-sur-Mer, 1944ko irailaren 27a (82 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Académie Colarossi (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean-Léon Gérôme Alexandre Cabanel |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, litografoa, akuafortista, grabatzailea eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Pierre Puvis de Chavannes eta Paul Gauguin |
Mugimendua | Les Nabisa sinbolismoa |
Biografia
Pintura- eta eskultura-ikasketak egin zituen Parisko Arte Ederretako Eskolan. Haren lan guztietan Nabis taldearen eragina ikusten da, nahiz eta talde horretako kide izan ez. Berrogei urte eginak zituen arte ez zen sartu eskulturaren munduan. Rodinen inpresionismoaren eta patetismoaren kontrako jarrera erakutsi zuen hasiera-hasieratik; Greziako eta Erromako garai klasikoetako eskulturaren tradizioa gordetzea zuen helburua. Emakumezkoen eskulturak egin zituen batez ere (Eva, 1900; Gaua, 1904; Flore, 1911). 1901ean Greziara egin zuen bidaian indartu egin zen klasizismoarekin zuen lotura. Inolako espresionismo kritikorik erakusten ez duten eskulturekin batera, Monument à Cézanne (1912-15) eta Monument à Debussy (1935), ezaugarri nagusitzat dinamismoa duten beste batzuk egin zituen (Pensée enchaînée, 1905). Azken lanetan, L´Harmonie (brontzez egina, 1944an) eta L´Ile de France (1934), du Maillolen eskulturak goren maila.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aristide Maillol |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.