Arinago duk haizea, Absalon
Arinago duk haizea, Absalon Felipe Juaristik 1990ean kaleratutako eleberria izan zen, Ereinek argitaratua.
Arinago duk haizea, Absalon | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Felipe Juaristi (1990) |
Argitaratze-data | 1990 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Arinago duk haizea, Absalon |
Argitaletxea | Erein |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bilduma | Literatura, 57 |
Orrialdeak | 205 |
ISBN | 9788475682716 |
OCLC | 435084805 |
Bere bigarren eleberri honek urte hartako Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari irabazi zuen. 1992an gaztelaniaz ere argitaratu zuten, Más leve es el viento, Absalón izenburupean.
Sinopsia
Eromenak mila aurpegi ditu eta goizero ikusten dizkiogu guztiak ispiluko geure errainuari. Absalon, Bixente, Fausto eta liburu honetako galeria harrigarrian aurkitzen diren gainontzeko pertsonaiek ero direla badirudite ere, eromena ezagutzarako modu dute, bizitzari zentzurik balukeen kasuan, kilimak aurkitzeko ahalegin.[1]
Erreferentziak
- Google Books. Arinago duk haizea, Absalon. .
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.