Arilo (kimika)
Arilo esaten zaio hidrokarburo aromatiko bati hidrogeno bat kentzean sortzen den erradikalari[1].
Nomenklatura
Arilorik sinpleena feniloa da, bentzenoak hidrogenoetako bat galtzen duenean sortzen den erradikala. Feniloa (C6H5−) ez da bentzilo erradikalarekin nahastu behar (C6H5CH2−), atzen hau toluenoaren metilo taldeak hidrogeno bat galtzean sortutakoa baita.
Beste arilo aipagarri batzuk hauek dira:
- Toliloa, CH3C6H4, toluenotik eratorritakoa (eraztun aromatikoak galtzen du hidrogenoa).
- Xililoa, (CH3)2C6H3, xilenotik eratorritakoa
- Naftiloa, C10H8, naftalenotik eratorritakoa
Erreferentziak
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.