Aries Merritt
Aries Merritt (Chicago, Illinois, 1985eko uztailaren 24a)[1] hesi lasterketetan espezializatutako atleta estatubatuarra da. 110 metro hesietako munduko errekorra du 12,80 segundoko denborarekin, Bruselan 2012ko irailaren 7an lortua.[2] 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 110 metro hesietan.[3]
Aries Merritt | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Chicago, 1985eko uztailaren 24a (38 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Bryan (Texas) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Tennesseeko Unibertsitatea Joseph Wheeler High School (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hesilaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 72 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 185 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
ariesmerrittonline.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() |
Kirol ibilbidea
Urrezko domina irabazi zuen 110 metro hesietan 2004ko Junior mailako Munduko Atletismo Txapelketan eta seigarren sailkatu zen 2006ko IAAFeko Munduko Atletismo Finalean. 2006ko unibertsitateko denboraldian inork ez zuen lortu bera garaitzea ospatu ziren hesi proba guztietan. Tennessee Unibertsitateko errekorra hautsi zuen 110 metroko hesietan, Willie Gault atletak zuena 13,29 segundorekin. Merritt-ek 2006ko NCAA Txapelketako 110 metroko hesi lasterketa irabazi zuen 13,21 segundoko denborarekin, unibertsitateko txapelketetan inoizko bigarren denborarik onena eginaz, Renaldo Nehemiah-ren atzetik 1979an 13,00 segundu lortu zituen eta.
2008ko IAAFeko Munduko Atletismo Finaleko finalera iritsi zen, laugarren sailkatuta. Merritt da urte berean AEBetako pista estaliko txapelketan, Pista Rstaliko Atletismoko Munduko Txapelketan, AEBetako proba olinpikoetan eta Joko Olinpikoetan urrea lortu zuen lehen hesilaria.
Munduko errekorra
2012ko irailaren 7an, Van Damme Memorialean, urte horretako azken Diamond League-ean, Bruselan, Merritt-ek 110 metroko hesien munduko errekorra egin zuen 12,80 segundurekin, 2008tik Dayron Roblesen munduko errekorra gaindituz (12,87s).
Marka pertsonalak
Proba | Marka | Lekua | Data |
---|---|---|---|
60 metro hesi | 7.43 | Albuquerque ![]() |
2012ko otsailaren 26a |
110 metro hesi | 12,80 (WR) | Brusela ![]() |
2012ko irailaren 7a |
400 metro hesi | 51,94 | Knoxville ![]() |
2004ko apirilaren 9a |
Palmaresa
Urtea | Lehiaketa | Lekua | Postua | Proba | Marka |
---|---|---|---|---|---|
2004 | Junior mailako Atletismo Munduko Txapelketa | Grosseto ![]() |
1 | 110 metro hesi | 13.56 |
2009 | Munduko Atletismo txapelketa | Berlin ![]() |
27 | 110 metro hesi | 13,70 |
2011 | Munduko Atletismo txapelketa | Daegu ![]() |
5 | 110 metro hesi | 13,67 |
2012 | Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa | Istanbul ![]() |
1 | 60 metro hesi | 7.44 |
2012 | Olinpiar Jokoak | Londres ![]() |
1 | 110 metro hesi | 12,92 |
2013 | Munduko Atletismo txapelketa | Mosku ![]() |
6 | 110 metro hesi | 13.31 |
Erreferentziak
- «USA Track & Field | Aries Merritt» usatf.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- (Gaztelaniaz) S.L.U, Unidad Editorial Información General. «No hay vallas para Merritt» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- (Gaztelaniaz) «Londres 2012: Aries Merritt impone el bloqueo a la Cuba de Robles» abc 2012-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
Kanpo estekak
- IAAF - Perfil de Aries Merritt
- USATF - Perfil de Aries Merritt
Aurrekoa Dayron Robles |
110m hesi-en munduko errekorduna 2012ko irailaren 7a - Gaur egun |
Ondorengoa - |
Aurrekoa Dayron Robles |
110m hesi-en Olinpiar Txapelduna Londres 2012 |
Ondorengoa Omar Mcleod |