Arhan
Arhan[1] Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ibaia da, bere ibilbidearen gehiengoa lehenengo lurraldean egiten duelarik. 48,4 kilometroko luzera duen ibai hau Aturri ibaiaren ibaiadarra da.
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aran (argipena)».
Arhan Aran (fr) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 48 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°29′51″N 1°17′36″W |
Kokapena | Euskal Herria |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Adour basin (en) |
Iturburua | Heleta |
Bokalea () | Aturri eta Ahurti |
Geografia
Ibaia Baigura mendiaren oinean, Heraitzen (Heleta) jaiotzen da. Lekornen, Makeatik datozen urak jasotzen ditu. Garroko jauregiaren oinetik eta Haltzuiako errota zaharretik iragaten da, Ahurtin Aturri ibaira isuri baino lehen.
Ibaiadarrak
Hona hemen Arhanen ibaiadarren zerrenda[2]:
- Garralda erreka
- Eieratxar erreka
- Lartaso erreka
- Marmareko erreka
- Termi erreka
Zeharkatutako herriak
Ibaiak ondorengo udalerriak zeharkatzen ditu:
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- Sandre datu-basea
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.