Argudio ontologiko

Filosofian, argudio ontologikoa Jainkoaren existentzia frogatzeko historian erabili den argudio mota bat da, Jainkoaren izaeran (ontos delakoan, alegia) oinarritzen dena. Historian, argudio ontologiko zenbait proposatu dira, hala nola Boeziok VI. mendean, Avizena eta Anselmo Canterburykoak XI. mendean eta Descartesek XVII. mendean. Kantek argudio ontologikoak okerrak zirela frogatu zuen. XX. mendean Kurt Gödel logikariak eta Alvin Plantinga filosofoak argudio ontologikoak plazaratu zituzten[1].

Anselmo Canterburykoaren argudioa

1078 urtean burutu zuen Proslogion liburuko bigarren eta hirugarren kapituluetan garatzen da. Antselmok adierazi zuen Jainkoa perfektua dela, eta ezin dela existitu hura baino hobea den ezer. Posible da horrelako pentsamendu bat buruan edukitzea, eta, horrenbestez, posible izan behar du errealitatean egotea. Izan ere, izaki bat bakarrik buruan badago, posible da beste izaki hobe bat existitzea, buruan eta errealitatean existitzen dena, hain zuzen ere.

Honela laburbil daiteke:

  1. Ezin da irudikatu Jainkoa baino hobea den beste izaki bat.
  2. Existitzea hobea da ez existitzea baino.
  3. Horrenbestez, Jainkoa existitzen da.

Erreferentziak

  1. Ontological Arguments Stanford Encyclopedia of Philosophy. Plato.stanford.edu

Kanpo estekak

Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.