Argos (Grezia)
Argos (grezieraz: Ἄργος, Árgos, ˈarɣos ahoskatua) Greziako herria, Argolidan, Nauplion ondoan, 29,228 biztanle (2001). Arkeologi-leku garrantzitsuak ditu: antzokia (K.a. IV-III. m.), agora, odeoia, bainuetxe erromatarrak eta Erdi Aroko hiria, antzinateko akropoliaren gainean.
Argos | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | Peloponeso |
Garaiera | 42 m |
Alkatea | Vasilios Mpoures |
Izen ofiziala | Άργος |
Posta kodea | 212 31 - 212 32 eta 21200 |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°38′00″N 22°43′45″E |
![]() | |
Altuera | 30 m |
Demografia | |
Biztanleria | 22.209 (2011)![]() |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 2751 |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Abbeville, Ardea, Episkopi, Mtskheta eta Argoncilhe (en) ![]() |
Matrikula | AP |
http://www.argos.gr/ |
Argos Greziako hiri zaharrentzat hartu zuten antzinatean. Argos zaharra izena eman zion Homerok akaziarren inperioari, Argos pelasgiarra, Tessalia zen bitartean. Argos hiria antzinateko mito greziar klasiko askoren kokagunea da.
Historia
Mizenas eta Tirinto hirien itzalpean egon ondoan (K.a. 1650), Argos doriarren aurka altxatu eta Argolidako hiriburu bihurtu zen, berriz ere. Espartako lazedemoniarren aurkako gudu guztietan parte hartu zuen, zori hoberik gabe askotan. Mazedoniarren esku (K.a. 229) Akaiako Ligako kide izan zen. Erromatarren ondotik (K.a. 146tik aurrera), nolabaiteko garrantzia gorde zuen bizantziarren garaian. Godoen eskuetan egon zen III. eta IV. mendeetan. XIII. mendean Laugarren Gurutzadaren ondorioz fundatu zen Akaiako printzerriko hiri nagusia izan zen (1204, Gilen I.a). Greziako lehen biltzar nazionalak han egin zuen lehen bilkura (1821).
Herri eta hiri senidetuak
Abbeville (Frantzia)
Episkopi (Zipre)
Ardea (Italia) (Italia)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.