Argonautak
Argonautak (antzinako grezieraz: Ἀργοναῦται Argonautai) izenarekin ezagutzen direnak, Jasonekin, urrezko ahari-larruaren bila joan ziren heroiak dira. Euren gertaerak, Apolonio Rodaskoak idatzitako Argonautikak olerki epikoan kontatuak izan ziren.
- Artikulu hau greziar mitologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Argonauta (argipena)».
Argonauta izena latinezko argonautatik dator eta hau, berriz, grezieratik: αργοναύτης, Ἀργώ / Argó (ontziaren izena) eta ναύτης / naútēs (marinel). Argo zen bidaiatzen zuten ontziaren izena, bere eraikitzailearen, Argos, ohoretan, nahiz eta izen hori etimologikoki ere erlazionatuta zegoen ἀργός, "azkar" esan nahi zuenarekin[1].
Argonauten istorioa Greziako kondaira zaharrenetakoa da, eta elementu komun asko biltzen ditu herri-ipuinetan: hura paretik kentzeko bidaia arriskutsura bidalitako heroia, ezinezko zeregina ezarriz, baina ustekabeko aliatuen laguntzari esker garaile ateratzen dena.
Antzinako iturriak
Argonauten bidaia mitikoko gertakariak antzinateko literatura-lan ugaritan kontatu ziren. Homerok Argo itsasontzia aipatzen du Noraezeko Arrokak zeharkatu zuen lehena bezala, Kolkidetik nabigatuta[2], baina ez du Urrezko ahari-larruari buruzko aipamenik egiten. Hesiodoren bidaiari buruzko aipamen laburra ere egiten du[3]. Espedizioaren osoko kontakizunik zaharrena Pythica IV da, Pindarorena, K.a. V. mendekoa. Baziren bidaia kontatu behar zuten beste poema zaharrago batzuk, horietako bat Eumelo Korintokoari egotzia, K.a. VIII. mendean datatu ohi dena. eta Naupactias izeneko beste bat, K.a. V. mendekoa baino lehenagokoa izan behar zuena, baina, haietatik, zati batzuk baino ez dira gordetzen[4]. K.a. V. mendekoa ere Euripidesen Medearena da, zeinak, bidaiaren ondorengo gertaerak kontatzen baditu ere, bere garapenean hari buruzko xehetasun batzuk eskaintzen dituen.
K.a III. mendekoa da espedizioko kontaketa osatuena kontsideratzen den Apolonio Rodaskoaren Argonáutikoak. K.a. I. eta K.o. II. mendeen artean, Diodoro Sikuloren Liburutegi Historikoa, Valerio Flakoren Argonáutikoak —lan hau amaitu gabe zegoen arren—, Apolodororen? Biblioteka Mitologikoa eta Higinoren Alegiek ere mitoaren berri zehatzak eskaintzen dituzte. Geroago, Argonautiko Orfikoak dira, agian, IV. mendekoak.
Lan horietako batzuek, iturri gisa, iraun ez duten mitografoen lanak erabili zituzten, hala nola Kleon Kuriokoa, Herodoro, Ferecides, Teolito Metimnakoa, Demarato edo Dioniso Szitobrakion[5].
Irudikapen artistikoetan, Delfosko Sizion Altxorreko monopteroen metopak antzinatasunagatik eta kalitate artistikoagatik nabarmentzen dira, K.a. 570. urte inguruan datatuak izan direnak, eta Frixoren eta Argo itsasontziaren irudikapenak dituzte, non Orfeo barne hartzen duen. Argonautak antzeztuta zeuden Peliasen omenezko hileta jokoetan parte hartzen ere, Zipselo kutxa ospetsuan, Pausaniasen informazioaren arabera, baina lan artistiko hori ez da gorde. Zeramikaren barruan, mitoaren alderdi zehatzen irudikapenak ezagutzen dira, K.a. VII.-VI. mendez geroztik[6].
Istorioa
Argonauten istorioa, elezahar greziar antzinakoenetakoa da, istorio herrikoietan amankomunak diren elementu asko dituelarik. Heroi baten bidaia arriskutsua, berataz libratzeko bidaltzen dena, burutzeko ezinezkoa den lan bat jarriz, baina, ezusteko aliatuen laguntzarekin, garaile irteten dena.
Kolkidako erregearen eskuetan zegoen Aete, urrezko Toisoia edo ardi-larrua eskuratzera joan ziren. Egunez eta gauez herensuge ikaragarri batek eta bi zezenek zaintzen zuten urrezko Toisoia edo ardi-larrua. Zezen haiek ezin zitezkeen burdinaz zauritu eta garrak isurtzen zituzten sudurretatik. Aeteren alaba Medea sorginari esker, bere asmoa lortu zuten. Medeak laguntza eman zien Jasonek emaztetzat hartuko zuela agindu ondoren. Izena Argo ontzitik datorkie, bertan joan baitziren; ontzi horretarako planoak Minervak berak eginak ziren. Jasonen mendeko gerrarien artean hauek dira garrantzitsuenak: Herkules, Hylas, Orfeo, Teleo, Teseo, Meleagro, Kastor eta Polux, Linzeo, Eskulapio, Augias, Piritoo eta Tifis.[7]
Argonauten zerrenda
Argonauten izenak aldatu egiten dira baina, bertsio ezberdinek, 40 eta 55 arteko heroi kopurua kontatzen dute. Bertsio tradizionalek 50ean ezartzen dute pertsonaia kopurua.
Argonautika orfikoa | Valerio Flaco, Argonautika | Higinio, Fabulak | Rodaseko Apolonio, Argonautikak | Atenaseko Apolodoro, Liburutegi mitologikoa | |
---|---|---|---|---|---|
Akasto | Akasto | Akasto | Akasto | Akasto | |
Aktor | Aktor | ||||
Admeto | Admeto | Admeto | Admeto | ||
Etalides | Etalides | Etalides | Etalides | ||
Anfiarao | |||||
Anfidamante | Anfidamante | Anfidamante | Anfidamente | ||
Anfion | Anfion | Anfion | Anfion | ||
Anzeo, Likurgoren semea | Anzeo | Anzeo | Anzeo | ||
Anzeo Poseidonen semea | Anzeo | Anzeo | |||
Argos, Polibo edo Danaoren semea | |||||
Argos, Frixoren semea | |||||
Argos, Arestorren semea | Argos | Argos | |||
Ario | Ario | ||||
Askalafo | |||||
Asklepio | |||||
Asterion | Asterion | Asterion | Asterion | ||
Asterio | Asterio | Asterio | Asterio | Asterio | |
Atalanta | |||||
Augias | Augias | Augias | Augias | ||
Autoliko | |||||
Butes | Butes | Butes | Butes | Butes | |
Zeneo | Zeneo | ||||
Kalais | Kalais | Kalais | Kalais | Kalais | |
Kanto | Kanto | Kanto | |||
Kastor | Kastor | Kastor | Kastor | Kastor | |
Zefeo | Zefeo | Zefeo | Zefeo | Zefeo | |
Klimeno | |||||
Klitio | Klitio | ||||
Korono | Korono | Korono | |||
Deukalion 4 | |||||
Deukalion 2 | |||||
Ekion | Ekion | Ekion | Ekion | ||
Ergino | Ergino | Ergino | Ergino | Ergino | |
Eribotes | Eribotes | Eribotes | |||
Eufemo | Eufemo | Eufemo | Eufemo | Eufemo | |
Eurialo | |||||
Euridamante | Euridamante | Euridamante | |||
Eurimedonte | |||||
Eurition | Eurition | Eurition | Eurition | ||
Eurito | Eurito | Eurito | Eurito | Eurito | |
Herakles | Herakles | Herakles | Herakles | Herakles | |
Hipalzimo | |||||
Hilas | Hilas | Hilas | Hilas | Hilas | |
Ialmeno | |||||
Idas | Idas | Idas | Idas | ||
Idmon | Idmon | Idmon | Idmon | ||
Ifiklo 1 | Ifiklo 1 | Ifiklo 1 | Ifiklo 1 | ||
Ifiklo 2 | Ifiklo 2 | Ifiklo 2 | Ifiklo 2 | ||
Ifis | |||||
Ifito 1 | Ifito 1 | ||||
Ifito 2 | Ifito 2 | Ifito 2 | Ifito 2 | Ifito 2 | |
Jason | Jason | Jason | Jason | Jason | |
Lakoonte | Lakoonte | ||||
Laertes | |||||
Leito | |||||
Leodoko | Leodoko | Leodoko | Leodoko | ||
Linzeo | Linzeo | Linzeo | Linzeo | ||
Meleagro | Meleagro | Meleagro | Meleagro | Meleagro | |
Menezio | Menezio | Menezio | Menezio | Menezio | |
Mopso | Mopso | Mopso | Mopso | ||
Nauplio | Nauplio | Nauplio | Nauplio | ||
Neleo | |||||
Nestor | |||||
Oileo | Oileo | Oileo | Oileo | ||
Orfeo | Orfeo | Orfeo | Orfeo | Orfeo | |
Palemon | Palemon | Palemon | Palemon | ||
Peleo | Peleo | Peleo | Peleo | Peleo | |
Peneleo | |||||
Periklimeno | Periklimeno | Periklimeno | Periklimeno | Periklimeno | |
Falero | Falero | Falero | Falero | ||
Fano | |||||
Filoktetes | Filoktetes | ||||
Fliante | Fliante | Fliante | Fliante | ||
Foko | |||||
Piritoo | |||||
Peante | |||||
Polideuko | Polideuko | Polideuko | Polideuko | Polideuko | |
Polifemo | Polifemo | Polifemo | Polifemo | Polifemo | |
Priaso | |||||
Talao | Talao | Talao | |||
Telamon | Telamon | Telamon | Telamon | Telamon | |
Teseo | |||||
Tifis | Tifis | Tifis | Tifis | Tifis | |
Tideo | |||||
Zetes | Zetes | Zetes | Zetes | Zetes |
Erreferentziak
- Diodoro Sículo IV,41.
- Homero, Odisea XII,70.
- Hesíodo, Teogonía 992.
- Bernabé Pajares, Alberto (1979): Fragmentos de épica griega arcaica, Gredos, Madrid, pp. 246-274.
- Máximo Brioso Sánchez y Antonio Villarrubia Medina, Estudios sobre el viaje en la literatura de la Grecia antigua, p.24, Sevilla: Universidad de Sevilla (2002), ISBN 84-472-0751-X.
- Estela Martínez Cabezón,El mito de Medea en las letras hispanas (siglos Txantiloi:Siglo-Txantiloi:Siglo), p.44, tesis doctoral (2012), Universidad de la Rioja.
- Lur entziklopedietatik hartua.