Argizari-arkatz
Argizari-arkatza argizari, ikatz, klarion edo bestelako materialez egindako barra bat da, kolore ezberdinetakoak eta marrazteko eta margotzeko etab. erabiltzen dena. Erretxin eta pigmentu lehorrez egindako argizari-arkatz bati pastela deitzen zaio, eta klarion koipetsuarekin egiten denean, olio pastela deitzen zaio.
Argizari-arkatzak haurrek marrazteko eta margotzeko erabiltzen dituzte gehien. Beren pigmentuak garbigarriak direnez, ez-toxikoak, punta biribildua dutenak, kolore askotakoak eta erabilerrazak direnez, argizari-arkatzak oinarrizkoak dira mundu osoko eskoletan. Arte ederretako ikasleek eta artista profesionalek ere erabiltzen dituzte.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.