Argia Ituarte
Argia Ituarte Arkotxa (Ondarroa, Bizkaia) ezker abertzaleko politikaria da, Ondarroako emakumezko lehen alkatea izan dena. [1][2] Lanbidez biologia irakaslea da bigarren hezkuntzan[3].
Argia Ituarte | |||
---|---|---|---|
Argia Ituarte | |||
2011 - 2015 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Argia Ituarte Arkotxa | ||
Jaiotza | Ondarroa, | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Ondarroa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Bildu |
2011ko maiatzaren 2ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate, bere alderdiak lortutako bederatzi zinegotziei esker. EAJ alderdiak lau zinegotzi eskuratu zituen.
Bere legegintzaldian zabaldu zuten Etxelila, emakumeentzako topalekua, Lea Artibai eskualdean zabaldutako gisa honetako lehen espazioa[4][5]. Bere legegintzaldian beste proiektu hauek ere gauzatu ziren: Futbol zelaian belar artifiziala ipini[6], Kamiñazpi kalea berritu[7], udalaren artxibo historikoa digitalizatzen hasi[8], Ipar Kalea konpondu eta baita udaletxe zaharreko teilatua eta Radixu Irratiaren egoitza[9], Arrigorri ostatua martxan ipini[10].
Bere laguntzarekin Gabeko izarrak sortu zen 2013an, Ondarroako herri aldizkaria.[11]
2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk zinegotzi bat gutxiago eskuratu zuen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bat gehiago, baina hala ere lehenak gehiengoari eutsi zion. Euskal Herria Bilduko Josu Arrizabalaga hautatu zuten alkate orduan.
Erreferentziak
- [[Fermin Muguruza #nomoretour2013 |Muguruza, Fermin]]. «Ondarroa / Argia Ituarte» Youtube (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- (Gaztelaniaz) «Entrevista a Argia Ituarte, alcaldesa de Ondarroa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- Txantiloi:Gaztelera Artime, Mirari. (2011ko maiatzak 24). «'La gestora no fue una decisión acertada, y menos aquí'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- Ibaibarriaga, Larraitz. (2013ko martxoak 5). «Ondarroako Etxelila goi-goitik inauguratuko dute etzi» Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- (PDF) Etxelilak ateak zabaldu ditu. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- (PDF) Futbol zelai berria aurrera doa. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- «Hasi dira Kamiñazpiko obrak: espaloi barria, eskailerak konpondu..» (PDF) Udalbarriak 13 (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- (PDF) Artxibo Historikoa 'klik' batean. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- (PDF) Ekainean, Iparkale eta udaletxe zaharrekoteilatua konponduko ditu Ondarroako Udalak. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- (PDF) Arrigorri neguan jarriko da martxan. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- «'Gabeko izarrak', Ondarroako herri aldizkari barria - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2013-09-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |