Argentinako errugbi selekzioa

Argentinako errugbi selekzioa (gaztelaniaz: Selección de rugby de Argentina) Argentinaren ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan, hala nola, Munduko Errugbi Kopan, The Rugby Championshipen eta test-partidetan. UAR Unión Argentina de Rugby-ren mende dago, eta Los Pumas ezizena ematen zaio. Ameriketako talderik hoberena da, eta munduko indartsuenetako bat.[1]

Argentinako errugbi selekzioa
IzengoitiaLos Pumas
ElkarteaUnión Argentina de Rugby
HautatzaileaAustralia Michael Cheika
KapitainaArgentina Julián Montoya
Partida gehienAgustín Creevy (108)
Puntu gehienNicolás Sánchez (902)
Entsegu gehienJ. M. Núñez Piossek (29)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Argentina Argentina 3:28 Britainiar Uharteak
1910eko ekainaren 12a
Garaipenik handiena
Paraguai Paraguai 0:152 Argentina Argentina
2002ko maiatzaren 1a
Porrotik handiena
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 93:8 ArgentinaArgentina
1997ko ekainaren 21a
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak7 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onena3.a (2007)
Hegoaldeko Rugby Championship
Parte hartzeak4 (aurrenekoa 2012an)
Posturik onena3.a (2015)

1910ean jokatu zuen lehenbiziko partida, Britainiar uharteetako taldearen aurka. Munduko Errugbi Kopako edizio guztietan parte hartu du, eta 2007an hirugarren postua erdietsi zuen. 2012tik, The Rugby Championshipen lehiatzen da urtero, Australia, Hegoafrika eta Zeelanda Berriarekin batera.

Argentinako hiru errugbilari, Hugo Porta, Agustín Pichot eta Felipe Contepomi, World Rugby Hall of Fame-ko kideak dira.[2] Agustín Creevy da nazioarteko partida ofizial gehien jokatu dituena, eta Nicolás Sánchezek lortu du tanto gehien.

Historia

1870eko hamarkadan sartu zen errugbia Argentinan, britainiar inmigranteen eskutik; lehenbiziko pàrtida 1873an jokatu zen. Argentinako kluben arteko lehenbiziko neurketa, berriz, 1886an jokatu zen, Buenos Aires Football Club eta Rosario Athletic Club-en artean. 1899an, River Plate Rugby Championship izenekoa eratu zen, egungo Unión Argentina de Rugby-ren aurretikoa.[3]

1910an, Oxfordeko Unibertsitateak kudeatutako britainiar talde batek herrialdea bisitatu zuen. Egokiera hori profitatuz, River Plate Rugby Union-ek partida bat jokatu zuen haien aurka; kanpotarrak nagusitu ziren, 3 eta 28. Hau hartzen da Argentinako selekzioaren aurreneko partidatzat.[4] 1927an eta 1936an, British and Irish Lionsek birak egin zituen Argentinan zehar. 1936an, talde nazionalak 12 eguneko bira historikoa egin zuen Txilen barrena; izan ere, irailaren 20an, Valparaíson, nazioarteko lehenbiziko garaipena erdietsi zuen, 0-29, Txileko selekzioaren kontra.[5]

River Plate Rugby Championshipen 50. urteurrena zela-eta, Frantziako selekzioak Argentina bisitatu zuen 1949an. Europako selekzio batek Ameriketara egindako lehenbiziko bisita ofiziala izan zen. Jokatu zituzten bi partidetan frantziarrak nagusitu ziren arren (0-5 eta 3-12), Argentinako selekzioa duintasun handiz lehiatu zen.[6] 1951n hasi zen jokatzen Hego Amerikako Errugbi Txapelketa, eta Argentinak 1950eko eta 1960ko hamarkadetako edizio guztiak irabazi zituen.[7]

1954an, Les Bleus-ek beste bira bat egin zuten Argentinan eta Txilen barrena, eta beste bi aldiz gailendu zitzaizkien argentinarrei (8–22 eta 3–30). 1960an, hirugarren bisitan, hiru partida jokatu eta hirurak irabazi zituzten frantsesek (3–37, 3–12 eta 6–29).[8]

1965eko ekainak 19. Johannesburgeko Ellis Parken, Junior Springboksen aurkako partidan Marcelo Pascualek egindako entsegu mitikoa.

1965ean, Rhodesian eta Hegoafrikan zehar egindako biran, Argentinako selekzioak aurrerapausu erabakigarria eman zuen. Izak van Heerden, Alberto Camardón eta Angel Guastellak zuzendurik eta Aitor Otaño kapitaina zela, 16 partida jokatu zituzten bi hilabetez, eta horietako 11 irabazi, bat berdindu eta lau galdu. Gogoangarria izan zen Junior Springboksen aurkako garaipena, Johannesburgeko Ellis Parken, 40.000 ikusleren aurrean. Bira hartan jaso zuten Los Pumas ezizena. [9][10]

1970eko hamarkadan, Argentinako errugbiaren maila eta prestigioa handituz joan ziren; jokalari bat nabarmendu zen bereziki garai hartan, Hugo Porta joko-zabaltzailea. Talde nazionalak bira ugari egin zituen: Hegoafrika (1971), Irlanda eta Eskozia (1973), Frantzia (1975), Gales eta Ingalaterra (1976), Ingalaterra, Irlanda eta Italia (1978) eta Zeelanda Berria (1979). Urte horretan bertan, Australiako selekzioak Argentina bisitatu zuen. Los Pumas-ek bi partida jokatu zituzten haien aurka, eta lehenbizikoan garaipen historikoa lortu zuten (24-13).[11]

1981ean, Ingalaterrak lehenbiziko aldiz bisitatu zuen Argentina. Bi test match jokatu ziren Buenos Airesen; aurrenekoa 19 eta 19 amaitu zen, eta bigarrenean kanpotarrak nagusitu ziren (6-12). Hala ere, 1982ko Malvinetako Gerraren ondorioz, britainiar taldeen aurkako partidak erabat eten ziren.[11] Bestalde, apartheida zela-eta betoa jarria zeukan Hegoafrikaren kontra jokatu ahal izateko, Sudamérica XV taldea eratu zuten, gehienbat argentinar errugbilariek osatutakoa. Sudamérica XV zortzi aldiz lehiatu zen Springboksen aurka, eta behin bakarrik irabazi, 1982an.[12]

1985eko azaroak 2. Buenos Airesko Ferro Carril Oeste estadioan Argentinak eta Zeelanda Berriak 21 eta 21 bukatu zuten.

1985eko ekainaren 22an garaitu zuen lehenbiziko aldiz Argentinako taldeak Frantzia, 24 eta 16, Buenos Airesko Ferro Carril Oeste estadioan. Zelai horretan bertan, beste partida gogoangarri bat jokatu zen 1985eko azaroaren 2an, Los Pumas-ek All Blacksen aurka berdintzea lortu baitzuten (21-21); beti ere, irabazteko aukera bikaina galdu zuten, azken jokaldian Ernesto Urek abant egin baitzuen, argentinar melea Zeelanda Berriko entsegu-eremuan sartzen ari zelarik.[13]

1987an, Munduko Errugbi Koparen lehenbiziko edizioa jokatu zen, baina Argentinak ez zuen multzo fasetik pasatu. Emaitzarik onena 2007an erdietsi zuen, hirugarren postua, Frantziari 34 eta 10 irabazi ondoren.[14] 2015ekoan, berriz, laugarren postua eskuratu zuen,[15] final laurdenetan Irlanda kanporatu ostean.

2012an, Rugby Championshipen parte hartzera gonbidatu zuten. Harrezkero, urtero lehiatzen da Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrikaren aurka. 2020ko azaroaren 14an, lehenbiziko aldiz Zeelanda Berria garaitzea lortu zuen, 15 eta 25, Sydneyn; tanto guztiak Nicolás Sánchezek egin zituen.[16][oh 1]

Uniformea

1927ko uztailaren 27an British and Irish Lionsen aurka jokatu zuen hamabostekoak jantzi zuen aurrenekoz elastiko marradun zuri-urdina.

1910-1927 bitartean jokatu zituen partidetan, janzkera urdinak eta zuriak erabili zituen Argentinako selekzioak. 1927ko uztailaren 27an British and Irish Lionsen aurka jokatzeko erabili zuen lehenbiziko aldiz elastiko marradun zuri-urdina.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910-1927
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910-1927
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1927-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019

Ikurra

Unión Argentina de Rugby-ren armarrian jaguarete baten irudia ageri da. Jatorrian, ikur hori zeramaten selekzioko jokalariek elastikoaren ezkerreko bularrean. 1965ean, Argentinako selekzioak bira luzea egin zuen Hegoafrikan barrena. Jaguaretea animalia ezezaguna zen hegoaldeko Afrikan, eta baita ahoskatzeko zaila ere. Hori zela-eta, Carl Köhler hegoafrikar kazetariak "The Pumas" izendatu zituen. Izengoiti horrek arrakasta gaitza ukan zuen, eta berehala onartu zen Argentinan bertan ere.[17] Egun, puma da selekzioaren ikurra, eta Los Pumas ezizen ofiziala.[18]

Palmaresa

Munduko Errugbi Kopa

Munduko Errugbi Kopa
Urtea Postua J I B G AT KT
Zeelanda Berria Australia 1987 Multzo fasea 3 1 0 2 49 90
Ingalaterra Frantzia Irlanda Eskozia Gales 1991 Multzo fasea 3 0 0 3 38 83
Hegoafrika 1995 Multzo fasea 3 0 0 3 69 87
Gales 1999 Final laurdenak 5 3 0 2 137 122
Australia 2003 Multzo fasea 4 2 0 2 140 57
Frantzia 2007 Hirugarren postua 7 6 0 1 209 93
Zeelanda Berria 2011 Final laurdenak 5 3 0 2 100 73
Ingalaterra 2015 Laugarren postua 7 4 0 3 250 143
Japonia 2019 Multzo fasea 4 2 0 2 106 91
Frantzia 2023 Laugarren postua 7 4 0 3 185 156
Denera 48 25 0 23 1283 995
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena

Rugby Championship

Tri Nations eta The Rugby Championship (2012-egun)
Urtea Postua J I B G P AT KT TA
20124.a6015480166-86
20134.a6006288224-136
20144.a61057105157-52
20153.a310256498-23
20164.a61055129216-87
20174.a60060110235-125
20184.a62048151198-47
20194.a300323982-43
20202.a412185684-28
20214.a6006060195-135
20224.a62049143203-60
20233.a310256794-27

Americas Rugby Championship

2009-2019 bitartean, Argentina B taldeak parte hartu zuen Americas Rugby Championshipen, Jaguares eta Argentina XV izenekin.

  • Txapelduna (7): 2009, 2010, 2012, 2013, 2014, 2016, 2019.
  • Bigarrena (2): 2017, 2018.

Jokalarien errekorrak

Partida gehien

Agustín Creevy, Argentinako selekzioan partida gehien jokatu dituen errugbilaria.
# Jokalaria Postua Urteak Partidak
1Agustín CreevyOrpokatzaile2005-2023108
2Nicolás SánchezZabaltzaile2010-2023104
3Pablo MateraFlanker2013-98
4Julián MontoyaFlanker2014-95
5Matias AlemannoBigarren lerroko2014-94
6Tomás CubelliUztartze-erdilari2010-93
7Felipe ContepomiErdiko1998-201387
Juan Manuel LeguizamónFlanker2005-2019
9Lisandro ArbizuErdiko1990-200586
Rolando MartínFlanker1994-2003
Tomás LavaniniBigarren lerroko1994-2003

2023ko urriaren 27an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Entsegu gehien

Juan Imhoff, Munduko Errugbi kopetan entsegu gehien egin dituen argentinarra (7)
# Izena Postua Urteak J H O T En
1José Núñez PiossekHegaleko2001-20082826214529
2Diego Cuesta SilvaErdiko1983-19956363012528
3Gustavo JorgeHegaleko1989-19942322111124
4Rolando MartínFlanker1994-2003867799018
Facundo SolerHegaleko1996-20022523290
Joaquin TuculetAtzelari2012-20195651590
7Juan ImhoffHegaleko2009-4332118517
Hernán SenillosaHegaleko2002-2007332211128
9Lisandro ArbizuErdiko1990-20058683318816
Felipe ContepomiErdiko1998-2013877512651
Manuel MonteroHegaleko2012-20172722580

2023ko urriaren 27an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Tanto gehien

Nicolás Sánchez, Argentinako selekzioarekin tanto gehien erdietsi dituen errugbilaria.
# Izena Postua Urteak J H O T En Tr Zk Dr
1Nicolás SánchezZabaltzaile2010-202310485199021513017712
2Felipe ContepomiErdiko1998–201387751265116741392
3Hugo PortaZabaltzaile1971–199058580590118410126
4Gonzalo QuesadaZabaltzaile1996–2003383084864681037
5Santiago MesónAtzelari1987–199734322365868631
6Emiliano BoffelliAtzelari2017–595723401551620
7Federico TodeschiniZabaltzaile1998–200821165256437540
8Lisandro ArbizuErdiko1990–20058683318817141411
9Juan Martín HernándezZabaltzaile2003–201774668176820239
10Juan Fernández MirandaZabaltzaile1997–2007291712158541125

2023ko urriaren 27an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Erreferentziak

  1. Men's Rankings. world.rugby (Noiz kontsultatua: 2023-8-24).
  2. World Rugby Hall of Fame. world.rugby (Noiz kontsultatua: 2023-8-29).
  3. ¿Cuándo llegó el rugby a la Argentina?. cordobaxv.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-8-24).
  4. El centenario del debut. Clarin, 2010eko ekainak 13, clarin.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-24).
  5. García Sáenz, Eduardo. Crossing the andes: Los Pumas to Chile. worldrugbymuseum.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-24).
  6. Búsico, Jorge. La gira de Francia que marcó al rugby argentino. La Nación, 2021eko maiatzak 27, lanacion.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-8-29).
  7. Sudamericano Mayor A. Sudamérica Rugby, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-8-29).
  8. Una historia marcada por la gloria. aplenorugby.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-8-29).
  9. El día que nacieron Los Pumas. elgrafico.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-8-29).
  10. Hace 50 años, en una gira por Sudáfrica nacían Los Pumas. telam.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-8-29).
  11. Domínguez, José Luis. Los ocho duelos inolvidables que marcaron el historial entre los Pumas y los Wallabies. La Nación, 2015eko urriak 21, lanacion.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
  12. Corral, Iñigo. La victoria más amarga del rugby argentino en la Sudáfrica del apartheid. El Periódico de España, 2022ko maiatzak 14, epe.es (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
  13. A 21 años de la tarde mágica de Porta. aplenorugby.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
  14. Electric Argentina win bronze final 34-10. RWC 2007, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
  15. Greatest Springboks generation bow out with bronze, while Argentina look ahead to golden future. rugbyworldcup.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
  16. Los Pumas de Argentina hacen historia al ganar por primera vez a los All Blacks (15-25). Mundo Deportivo, 2020ko azaroak 14, mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-30).
  17. Aquella confusión entre un yaguareté y un puma que modificó todo para siempre. Clarin, 2015eko maiatzak 29, clarín.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-28).
  18. Los Pumas cambiaron su histórico logo: los motivos detrás de la desaparición del yaguareté de la casaca de la selección argentina de rugby. infobae.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-28).

Oharrak

  1. COVID-19 pandemia zela-eta, Hegoafrikako selekzioak ez zuen parte hartu 2020ko txapelketan, eta partida guztiak Australian jokatu ziren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.