Argentinako demografia

Argentinako demografia atalka deskribatuko ditugu.

Argentinako populazioa probintziaka 2001ean.

Datu orokorrak

  • Biztanle-kopurua: Argentinak 36.260.130 biztanle zituen 2001ean, %51.3a emakumezkoak eta %48.7a gizonezkoak zirelarik.
  • Talde etniko nagusiak: %85 europar; %15 mestizo, amerindiar eta beste.
  • Biztanleen banaketa: %87.8 hiritar, %12.2 landatar.
  • Urteko hazkunde-tasa: 8.6/1.000 (1995).
  • Ugaltze-tasa: 2.7/1.000 (1995).
  • Heriotza-tasa: 8.6/1.000 (1995). Haurrena: 24/1.000 (1990-1995).
  • Bizi-itxaropena: 68.2 urte gizonezkoengan eta 71.5 urte emakumezkoengan (1995).
  • Analfabetismo-maila: %3.8.
  • Biztanleen banaketa adin-tarteka:
    • >15 aurte: %30.6.
    • 15-29 urte: %23.3.
    • 30-44 urte: %19.3.
    • 45-59 urte: %13.9.
    • 60-74 urte: %9.6.
    • >74 urte: %3.3.

Probintziaka

Buenos Airesko Hiri Autonomoan 12 milioi pertsona inguru bizi da, herrialde osoko herena alegia, Buenos Airesek edukita Amerika Latinarreko hirugarren metropoli-barrutirik handiena Mexiko Hiria eta Sao Paulo ondoren.

Horren ondoren, Buenos Aires (4.5 milioi inguru), Cordoba (3 milioi) eta Santa Feko (3 milioi) probintziek biztanle gehien dituztenak dira.

Jatorrizko biztanleak

"Cueva de las manos", Patagonian.

Argentinako lehen gizakiak Goi Paleolitoan bizi ziren, K. a. 10. milurtekoan gutxi gora-behera, horren aztarnak Santa Cruzko probintzian (Patagonia) ditugularik, leizeetako labar-pinturak tartean.

Espainiarrak iritsi baino lehen bertan bizi ziren jatorrizko biztanle amerindiarrak hiru multzo handitan banatu ditzakegu: Alde batetik, Andeetako zibilizaziokoak (diagita, sanabiroi eta kometxingoiak eta ondoren inka jatorrizkoak), bestetik chaco-mesopotamikoak (guarani, guaikuru eta witxiak) eta azkenik hegoaldeko herriak (rankel, tehueltxe eta maputxeak).

Gaur egun, ketxua jatorrizkoak bizi dira batez ere herrialdeko ipar-mendebaldean (Catamarca, Jujuy, Salta eta Tucuman) eta Santiago del Esteron.

Maputxeak bestela hegoaldean ditugu, Neuquen, Rio Negro eta Chubuten hain zuzen ere. Guaraniak, azkenik, ipar-ekialdean, Corrientesko probintzian bereziki.

Immigrazioa

Sakontzeko, irakurri: «Argentinako italiarrak»

1830 eta 1950 artean herrialdeak 6.5 milioi etorkin europar jaso zituen, bereziki italiar eta espainiar jatorrizkoak (Galizia eta Hego Euskal Herrikoak batik bat), kultura argentinarrean aztarna handia utzi izan dutenak, hala nola hizkeran edo musikan.

Gaur egun ere "gallego" hitza erabiltzen da oro har espainiarrak izendatzeko.

Euskal diaspora

Sakontzeko, irakurri: «Argentinar euskotarrak»

Buenos Aires hiriaren fundatzaileak izan ziren Pedro Mendoza eta Juan Garai horiengandik hasita, XVI. mendean, ugari dira euskal jatorriko argentinarrak; biztanleen % 10, batzuen arabera.[erreferentzia behar]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.