Argaitz
Argaitz[1][lower-alpha 1] Longida udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. Gaur egun Urraulgoiti udalerrian dago, lur-zerrenda hori bi udalerrien artean trukatu baitzen.
Argaitz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Longida |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Argaitz |
Posta kodea | 31481 |
Herritarra | argaiztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′26″N 1°18′06″W |
Garaiera | 566 metro |
Distantzia | 38,2 km (Iruñetik) |
Demografia |
XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Longidako Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak argaiztarrak ziren.
Izena
Argaitz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Orgaiz (1196)
- Argaytz (1268)
- Argaiz (1366)
- Argaiz (1534)
- Argaiz (1800)
- Argaiz (1930)
- Argatxa (1930)
- Argaitz (1988)
Geografia
Argaitz Longida ibarran zegoen historiki, baina Urraulgoitikoan geografiki.
Inguru naturala eta kokapena
Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.
Klima
Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.
Estazio meteorologikoak
Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 22.0 | 25.0 | 29.0 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 40.0 | 36.0 | 30.0 | 23.0 | 17.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.5 | 14.3 | 16.7 | 20.9 | 25.8 | 28.5 | 28.6 | 24.0 | 19.1 | 12.3 | 9.1 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.2 | 6.1 | 9.2 | 11.5 | 15.2 | 19.5 | 21.8 | 21.9 | 17.9 | 14.0 | 8.5 | 5.4 | 13.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 1.7 | 4.1 | 6.3 | 9.5 | 13.1 | 15.2 | 15.3 | 11.9 | 8.9 | 4.7 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -3.1 | -1.5 | 0.8 | 3.3 | 7.7 | 10.2 | 10.1 | 6.5 | 2.5 | -1.8 | -4.0 | -4.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 101.3 | 87.3 | 83.7 | 81.1 | 70.1 | 54.3 | 39.4 | 32.4 | 65.7 | 78.7 | 103.9 | 91.1 | 888.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 70.0 | 44.8 | 46.8 | 67.5 | 50.6 | 57.8 | 58.5 | 90.0 | 107.0 | 82.5 | 45.8 | 86.5 | 107.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.1 | 12.6 | 12.0 | 13.6 | 12.7 | 8.0 | 6.2 | 6.5 | 8.5 | 11.7 | 15.2 | 14.6 | 135.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 2.4 | 1.6 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Nafar Koroaren ondarekoa zen, eta 1280an Urraulgoiti ibarran kokatuta zegoen. Errodrigo Argaitzek bere jauregia Leireko monasterioari utzi zion testamentuan. XIV. mendeko lehen erdian despopulatu bide zen, 1361ean agertzen den bezala.
Oharrak
- /aɾɣ̞áit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Argaitz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).