Arga
Arga[1] Nafarroa Garaiko ibaia da, mediterraneorako isurialdea duena. Aldude mendian dagoen Urkiagaren hegoaldeko mazelan, Erroibarko iparraldean, jaio eta, 145 kilometro eginik, Aragon ibaira isurtzen da, Funestik gertu. Iruñea zeharkatzen du. Eugiko urtegiak Argako urak gordetzen ditu, Iruñerria hornitzeko.
Arga | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 145 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′54″N 1°28′01″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 2.759 km² |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 59,76 m³/s |
Bokalea () | Aragoi |
Geografia
Argaren iturburua Urkiagako lepoaren hegoaldeko isurialdean dago, Erroibarko ipar-mendebaldean. Esteribarren sarturik, Erdizaga erreka lotzen zaio eta Eugiko urtegian barneratzen da. Handik behera, Esteribar hego-mendebalderako norabidean zeharkatzen du, Urtasun, Saigots, Zubiri, Urdaitz, Larrasoaña, Zuriain, Antxoritz, Irotz, Zabaldika eta Ollokitik igaroz[2].
Azken herri honetatik behera Iruñerrian sartzen da. Uharten Urbi ibaia hartzen du, eta Ultzama Atarrabian. Handik aurrera Burlata, Iruñea, Barañain eta Ororbiatik igarotzen da, eta Iberotik hurbil Arakil ibaia batzen zaio. Handik behera hegoalderako norabidea hartzen du, Sarbil eta Erreniega mendilerroen artetik. Garesen Robo hartzen du, eta Mendigorritik gertu Nekeas erreka eta Riosalado. Muruzabal Andion, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Faltzes eta Peralta bainatu ondoren, Funestik hurbil Aragon ibaira isurtzen da[2].
145 kmko luzera du eta 2.759 km²ko eremua drainatzen du, %96 Nafarroan eta gainerakoa (Arakil ibaiaren goialdea) Araban.
Ibaiadarrak
Argaren eskuineko ertzeko ibaiadar nagusiak hauek dira:
Ezkerreko ertzekoak hauek dira:
- Urbi, Uharten.
- Elortz, Barañainen.
- Robo, Garesen.
Zeharkatzen dituen udalerriak
Hurrengo udalerrietatik igarotzen da Arga ibaia:
Hidrometria
Arga ibaiaren emaria 1912-2010 bitartean neurtu zen Funesko estazioan.[3] Ibaiak 2.759 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 100. Urteko batez besteko emaria 51,4 m³ segundoko da. Emari handiena urtarril eta otsailean du (84,2 m³/s), eta txikiena abuztuan (11,7 m³/s).
Arga ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Funesen neurtuak
Datuak: 1912 eta 2010 artean
Argaren ibai-parkean
Argaren ibai-parkea Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen. Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dagoen informazio-zentro eta atseden-lekua da San Andres errota.[4]
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 166. araua: Euskal Herriko ibaiak Euskaltzaindia.org.
- Río Arga Enciclopedianavarra.com
- Arga ibaia Funesen, hercules.cedex.es
- «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |