Aretusa
Aretusa (antzinako grezieraz Αρέθουσα Aréthousa), greziar mitologiako zenbait pertsonairen izena da:
- Naiade bat, ozeanida arkadiar baten alaba eta ehiztari ezaguna. Alfeo ibaia, barren-barreneraino maitemindu zen berataz, baina Aretusak, bere buruari, beti birjina mantenduko zela esan ziona, bere lagun Artemisari laguntza eskatu zion, ur korronte bihurtu zuena, horrela, jainkoaren exigentzietatik ihes egiteko. Erabat inguratua zegoela ikusi zuenean. Aretusak, bere ibilbidea itsaspean jarraitu zuen, eta Ortigia uhartean agertu zen, bere izena daraman iturburua sortuz, Sirakusatik gertu. Hala eta guztiz ere, bere maitasuna bete nahi zuenez, ordutik, bere urak, Aretusaren iturrikoenekin nahastu zituen. Lamia, tokiko biztanleek jainkotu zuten, olerki bukoliko ugari eskaini ziotenak eta, txanponetan, izurdez inguraturik irudikatu zutenak.
- Nereida bat, Nereo eta Dorisen alaba, beraz, Poseidon itsas jainkoak maitatu zuena, eta, honekin, Abante, Eubeako erregea izan zuena. Beste bertsio batek, Herileoren alaba dela dio.
- Hesperideetako bat, bertsioen arabera, Nixen alaba zena bere kabuz, Atlas eta Hesperisena edo Zeus eta Temisena.
- Akteonen zakurretako bat, bere jabea jan zuena, hau, Artemisak orein bihurtu zuenean.
- Tersandroren kretar emaztea, honen seme zen Hilo, Troiako Gerrara joan zelarik, bertan hilez.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.