Areeta (hondartza)

Areeta Bizkaiko hondartza da, Getxoko udalerrian kokatua. Hiri-hondartza da eta Getxoko izen bereko auzoaren aurrean dago. Hondartza txikia da eta kirol portu zaharraren ondoan kokatuta da. Algortaraino doan pasealeku bat dago, hondartza inguratzen duena.

43°19′36″N 3°01′04″W
Hondartza 2007ko maiatzean

Bilboko itsasadarreko eskuinaldeko lehen hondartza da, eta itsasadarrean barneago sartua dagoena. Urteetan zehar bainatzea galerazita egon ostean, Bilboko itsasadarreko uren kalitatea hobetu eta kutsadura gutxitu denez, bainatzea posible da berriro ere. Hiri hondartza da, Areetako auzoaren ondoan kokaturik egoteagatik. Hondartzatik Algortaraino doan pasealeku bat dago.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.