Areatza

Areatza[5] Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia eskualdekoa. Gorbeia mendiaren iparraldeko magalean dago. 2016. urtean 1.194 biztanle zituen.

Areatza
 Bizkaia, Euskal Herria
Areatzako ikuspegia.
Areatzako bandera

Areatzako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia
Izen ofiziala Areatza
AlkateaPeru Perez de Anuzita Urquijo (EH Bildu)
Posta kodea48143
INE kodea48093
Herritarraareatzar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°07′18″N 2°46′06″W
Map
Azalera9,1 km²
Garaiera139 metro
Distantzia30 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.247 (2023)
−2 (2022)
alt_left 623 (%50) (%46,4) 578 alt_right
Dentsitatea134,84 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 19,47
Zahartze tasa[2]% 23,79
Ugalkortasun tasa[2] 44,07
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 78,21 (2011)
Genero desoreka[2]% 7,69 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 11,26 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 58,98 (2010)
Kaleko erabilera [3]%  (2016)
Etxeko erabilera [4]% 46.77 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1338. urtea
Webguneahttp://www.areatza.net
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Areatza (argipena)».

Geografia

Airetiko ikuspegia

Udalerri mugakideak

Areatzaren mugakide dira iparraldean Artea, hego eta ekialdean Zeanuri, eta mendebaldean Orozko.

Auzoak

Areatzak honako auzo hauek ditu: Launtzain eta Uparan.

Historia

1338an Joanes Nuñez IV.a Larakoa Bizkaiko jaunak Areatzan Villaro edo Billaro izeneko hiribildu eratu zuen. Maria II.a Harokoa bere emaztearen leinuaren omenez Villa de Haro edo Haroko hiribildua hautatu zuen izen.

Hiribildu berriaren helburua Barazar mendatearen bidezko Gasteiz eta Bizkaiko golkoko portuen arteko merkataritza-ibilbidea sendotzea zen. Tamalez, hiribilduak ez zuen inoiz garapen handirik lortu. Jatorrizko hiribilduak bi kale besterik ez zituen- Bekokalea eta Goikokalea- Arratia ibaiaren ondoan zeudenak, eta Zubizarra izeneko zubia, ibaia zeharkatzeko erabiltzen zutena. Hiribildua defendatzeko harresi txiki bat zegoen , Erdi Aroan zehar biztanleriaren hedapena murriztu zuena.

XVI. mendearen hasieran etxeak harresiko hegoaldeko atetik bestaldera zabaldu ziren, Gasteizko bidean, eta horrela egungo Errukine kalea sortu zen. Hala ere, ez zen asko handitu eta bertan 100 bat artesau eta merkatari familia baino ez zen bizi. Lanbide nagusia, ferrak eta lantza eta piken kirtenak egitea zen.

Demografia

Areatzako biztanleria

Politika

2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Peru Perez de Anuzita Urquijo (EH Bildu) da Areatzako alkatea, Josu Basozabalen (EAJ) ondotik. Perez de Anuzitak alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

2023ko udal hauteskundeak

Areatzako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzaren 28a

2019ko maiatzaren 26a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 9
340 (% 53,04)
6 / 9
425 (% 58,30)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 9
271 (% 42,27)
3 / 9
262 (% 35,94)
Datuen iturria: https://apli.bizkaia.eus/apps/seguru/el23/eu

Kultura

Euskara

Areatzan[8] Arratiako[9] hizkera hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

Ondasun nabarmenak

Areatzako Aska plazaren ikuspegia, lehen planoan Gortazar jauregia ageri da.
  • Alde Zaharra
  • Legizamon dorrea
  • Ugunaga dorrea
    Areatzako udaletxea.
  • San Bartolomé eliza

Argazki galeria

Areatzar ospetsuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Ezaguna eta erabilia den billaroztar herritar izena ere erabil daiteke.
  2. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Euskaltzaindia. Bizkaiko herri izendegia. , 1 or..
  6. «Gorostizagoiza Etxezarraga, Maribel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  8. «Areatza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  9. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.