Are
Area nekazaritza tresna da, lurraren lanketan erabilia. Erreminta hau lurra nahasi eta mokorrak zatitzeko erabiltzen da, baina baita belar txarrak kentzeko ere. Euskararen eremu osoko terminoa da, baina tokian tokiko aldaerak ditu (arre, arhe, ara, arra) eta burdinare hitza ere erabiltzen da[1].
- Artikulu hau nekazaritzako tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Area (argipena)».
Are | |
---|---|
tillage machine (en) | |
Lurra goldatu edo laian egin ondoren uztarriari lotu eta narraz erabiltzekoa da, lurra berdindu eta fintzeko. Erein aurretik (belar txarrak kentzeko) edo erein ondoren (haziak lurrarekin nahasteko) erabiltzen da, normalean[2].
Lurrerantz zuzendutako burdinazko hortz batzuek egiten dure arearen lana. Helburuaren arabera hortz ezberdinak izan ditzake. Zur eta burdinazko eredu sinpleetatik, tresna mekanizatuetara eboluzionatu izan du. Mekanizazioaren aurretik, lan nekosoa eta amorragarria izaten zen, batez ere lurra lehorra zegoenean[3].
Iruditegia
- Are tradizionala, Eslovenia, 20. mendearen erdialdea.
- Arean egiten, 16. mende amaierako ilustrazioa.
- 19. mendeko are diseinuak.
- Zubietako inauterietan, gizonak area darama bizkarrean, baina eraldatua: hortzak gorantz ditu alderantziz jarrita[3].
- Mekanizatutako area, traktorearekin erabiltzekoa.
Erreferentziak
- «OEH - Bilaketa - Are» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
- «Laian egin ondoren burdinazko area pasatzen zen soroan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
- Gisasola 'Sosola', Enrike. (2021). Area. Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
Kanpo estekak