Ardmore (Waterford konderria)

Ardmore (irlanderaz Aird Mhór) Irlandako hegoaldeko Munster probintziako Waterford konderriko herrixka da, San Declan katedralaren aztarnengatik ezaguna. 412 biztanle ditu (2006).

Ardmore
Aird Mhór
seaside resort (en) Itzuli
Ardmoreko San Declan katedrala Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Munster
Waterfordeko konderria
Geografia
Koordenatuak51°57′04″N 7°43′23″W
Map
Altuera1
Demografia
Informazio gehigarria
http://www.tramore.ie/ www.tramore.ie

Etimologia

Irlanderazko Aird Mhór izenak "altuera handia" esan nahi du.

Historia

Irlandako kristau asentamendu zaharrena dela uste da. IV mendean San Declan bertan bizi izan zen San Patrizio iritsi aurretik. Gaur egun dauden katedralaren aztarna gehienak XII mendekoak dira baina horma batean IX mendeko eskulturak ere ikus daitezke. Dorre zirkularra ere XII mendekoa da eta oso ongi kontserbaturik dago.

Ardmore herria bera arrantzale herria izan zen baina jarduera alde batera utzi zen alde batetik Europar batasunaren legeek ezarritako baldintzengatik eta bestetik turismoa nabarmen handitzen hasi zelako. Orain bi hotel eta hainbat pub eta jatetxe daude Ardmoren.

1992an Irlandako herri garbienaren saria irabazi zuen.

Iruditegia


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.