Ardi-gazta

Ardi-gazta ardi-esnearekin egindako gazta da. Ardi-gaztarik ezagunenak Greziako Feta, Frantziako Roquefort, Espainiako Mantxakoa, Italiako Ricotta eta Euskal Herriko Idiazabal dira.

Ardi-gazta
gazta
Materialakardi esnea

Nutrizioa eta ekoizpena

Ardiek bi titiburu baino ez dituzte, eta behiek baino esne-bolumen txikiagoa sortzen dute. Hala ere, ardi-esneak behi-esneak baino askoz koipe, substanzia solido eta mineral gehiago dituenez, ezin hobea da gaztaren prozesurako. Era berean, kaltzio-edukia askoz altuagoa da eta ondorioz, hozteko garaian kutsadurari hobeto eusten dio. Ardi-esneak laktosaren % 4,8 du, behi-esneak baino laktosaren % 4 gehiago, eta, beraz, ez da alternatiba laktosarekiko jasanezintasuna duten pertsonentzat.

Ardi-esnea freskoa edan daitekeen arren, gaur egun nagusiki gazta eta jogurta egiteko erabiltzen da.[1] Jogurtak, bereziki jogurt mota batzuk, ardi-esnearekin ere presta daitezke. Produktu horietako asko behi-esnearekin egiten dira askotan, batez ere jatorrizko herrialdetik kanpo ekoizten direnean. Gaztek 2 eta 3 hilabete bitartean eta bi urte arte behar dituzte erabat heltzeko.

Europako herrialdeak

Frantzia

Ardi-esne gazta frantsesak honakoak dira: Abbaye de Bellocq,[2] Brique, Berger de Rocastin, Brebicet, Le Claousou, Lévejac, Valdeblore, Roquefort, Ardi-gasna, Agour, Ossau-Iraty, Brocciu,[3] Asco, Brin d 'Amour,[4] Faisselle, Fleur de Maquis, A filetta,[4] Niolo.[5]

Euskal Herria

Idiazabal gazta[6] Hego Euskal Herriko hainbat tokitan egiten den ardi-gazta da, mundu osoan ezagunenetarikoa, 1987tik jatorrizko izendapena duena. Izena Idiazabal herriak (Gipuzkoa) eman badio ere, Idiazabaldik eta Goierritik kanpo ere ekoizten dute, hala nola Tolosaldean, Urola Erdian, Araban, Nafarroan eta Bizkaian.

Espainia

Espainian Erronkari gazta da ezagunena,[7] Erronkariko Ibarrean egiten da eta Babestutako Jatorri Deiturak (JDB) babesten du. Espainiako beste gazta esanguratsu batzuk Torta del Casar eta Mantxego dira.

Zipre

Ardi esnez egindako zipretar gaztak Anari eta Halloumi dira.

Grezia

Greziar ardi-esnearen gaztak Feta eta Kefalotyri dira.

Italia

Ardi-esnezko gazta italiarrak Pecorino Romano, Pecorino Sardo, Pecorino Siciliano, Pecorino Toscano[8] eta Ricotta dira.

Kroazia

Kroaziako ardi-esnezko gaztak Pag eta Ovidur gaztak dira.

Polonia

Poloniako ardi-esnezko gaztak oscypek eta bryndza dira.

Portugal

Gazta portugaldarren artean Castelo Branco, Azeitão, Rabaçal, Saloio, Serpa eta Serra daude.

Hungaria

Hungariarrek Parenyica gazta ekoizten dute. Ardi-esnez egindako gazta da, pixkat bat ketua, gehienetan ardi-esnearekin egina, baina baita behi-esnearekin ere egin daiteke. Gazta hau, kordel jangarri batez inguraturik dago. Honetaz gain, Hungariako iparraldean ardi-esnezko beste gazta bat egiten da, Gomolya izenekoa. Aterpe ireki batean zintzilik jartzen da gaza batez estalita, baina eguzkia eta airea pasatzea baimentzen du, 3 astez heltzen utzi ondoren, gazta prest dago. Prozsu honen bidez, zapore gogorragoa izango du zurezko oholen gainean heltzen uzten denean.[9]


Beste batzuk

Kanada

Kanadako ardi-esne gazta onenetako bat Fromagerie la Vache à Maillotte en Abitibi-Témiscamingue edo "Allegretto" da, Quebeceko mendebaldean egiten da.[10]

Erreferentziak

  1. Kurmann, Joseph A.. (1992). Encyclopedia of fermented fresh milk products : an international inventory of fermented milk, cream, buttermilk, whey, and related products. New York : Van Nostrand Reinhold ISBN 978-0-442-00869-7. (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  2. «Abbaye de Belloc - Cheese.com» cheese.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  3. «Brocciu - Cheese.com» cheese.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  4. «Brin d'Amour - Cheese.com» cheese.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  5. Txantiloi:Da-DK «Brie» Franske Oste (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  6. Idiazabal gazta. 2022-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  7. «Roncal - Cheese.com» cheese.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  8. (Ingelesez) Jenkins, Steven W.. (1996-01-01). Cheese Primer. Workman Publishing ISBN 978-0-89480-762-6. (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  9. Gergely, Anikó. (2013). Culinaria Hungary. (English edition. argitaraldia) ISBN 978-3-8480-0387-7. PMC 1062154814. (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  10. (Frantsesez) «Vache à Maillotte» Vache à Maillotte (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.