Ardatz (Itzagaondoa)
Ardatz[1][lower-alpha 1] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Ardatz Itzagaondoa—[lower-alpha 2] (eguesibarreraz: Ardanatz)[lower-alpha 3] Itzagaondoa ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatua, Pirinioaurrea eskualdean.
- Artikulu hau Itzagaondoko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ardatz (argipena)».
Ardatz | ||
---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Herriko ikuspegia iparraldetik; atzealdean Itzaga | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | |
Eskualdea | Pirinioaurrea | |
Udalerria | Itzagaondoa | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | Ardanaz de Izagaondoa | |
Burua (2019-2023) | Alberto Zalba Bidegain (kontzejuburua) | |
Posta kodea | 31421 | |
Herritarra | ardaztar, ardanaztar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°44′09″N 1°25′24″W | |
Azalera | 8,44 km² | |
Garaiera | 645 metro | |
Distantzia | 27,6 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 36 (2022: 1) |
Itzagaondoko ibarburua da. 2022 urtean 36 biztanle zituen.
Bertako biztanleak ardaztarrak (eguesibarreraz: ardanaztarrak) dira.
Izena
Ardatz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ardanaz (1093)
- Ardenatz (1168)
- Ardanaz cabo Leguin (1269)
- Ardanaz de Içagundo juxta Leguin (1270)
- Ardanaz (1366)
- Ardanaz (1534)
- Ardanaz (1679)
- Ardanaz (1802)
- Ardanatz (1957)
- Ardatz (1996)
Ezaugarriak
Armarria
Ardazko armarria Itzagaondokoa bezalakoa da, eta honako blasoia dauka:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean bere kolorezko haritz batez osatuta dago, Itzaga haitza irudikatzen duten mendi harritsuez inguratuta. | » |
Geografia
Ardatz Itzagaondoa ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.
Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.
Estazio meteorologikoak
Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.0 | 17.0 | 22.0 | 27.5 | 31.0 | 36.0 | 35.5 | 38.5 | 34.0 | 28.0 | 20.0 | 16.0 | 38.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.1 | 7.9 | 12.0 | 14.7 | 18.6 | 23.9 | 26.9 | 26.7 | 22.5 | 17.3 | 10.7 | 7.5 | 16.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 4.6 | 8.0 | 10.7 | 13.9 | 18.6 | 20.8 | 20.9 | 17.6 | 13.5 | 8.0 | 4.6 | 12.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.4 | 4.0 | 6.6 | 9.3 | 13.3 | 14.8 | 15.1 | 12.7 | 9.7 | 5.3 | 17 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.5 | -8.0 | -9.0 | 0.0 | 1.5 | 5.0 | 9.0 | 9.0 | 5.0 | 0.0 | -5.0 | -7.0 | -9.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 72.4 | 59.5 | 63.2 | 96.1 | 66.9 | 61.2 | 37.6 | 36.6 | 61.1 | 94.5 | 88.2 | 79.7 | 817.0 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 40.8 | 37.8 | 36.2 | 62.7 | 53.0 | 59.0 | 51.3 | 64.2 | 106.7 | 78.0 | 57.0 | 59.5 | 106.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.9 | 11.4 | 10.7 | 14.2 | 12.5 | 8.4 | 6.0 | 6.0 | 7.7 | 12.2 | 14.1 | 13.6 | 129.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 3.8 | 1.9 | 1.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 1.0 | 2.0 | 12.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Errege-erreginen jaurerriaren antzinako lekua. Bertako bizilagunek, petxero guztiek, urtero, 1427an, 36 soldata eta 42 kahitze gari ematen zizkioten Gartzian Agaramondi; eta, bestalde, 3 kahitze gari ematen zizkioten Filipe Nafarroakoa mariskalari, honek 4000 florinen truke besterendu baitzituen Agirriain eta Eizaga ondoko herrixkak. Garai hartan, Semena Lopitz Ardatzekoak Leireri 1124n dohaintzan emandako San Salbatore monasterioa zegoen.
XIX. mendearen hasiera arte, Itzagaondoa ibarreko diputatuak eta Ardazko herritarrek izendatutako errejidore batek gobernatzen zuten. 1849an eskola zuen. XX. mendearen hasieran errota batek funtzionatzen zuen. Ardatz Legingoa ere deitzen zaio, bere udalerrian dagoen izen bereko mendiagatik, zeinaren gainean 1849an gotorleku baten hondakinak ikusten baitziren.
Demografia
2022 urteko erroldaren arabera 36 biztanle zituen Ardatzek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
41 | 37 | 44 | 45 | 44 | 47 | 47 | 44 | 42 | 41 | 42 | 41 | 41 | 45 | 39 | 42 | 42 | 42 | 39 | 38 | 35 |
Politika
Ardazko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Alberto Zalba Bidegain da.
Kontzejua
Ardazko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Alberto Zalba Bidegain da.
Kontzejuburuak
2011tik, Ardatzek 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Roberto Echarte Pulido | 2011 | 2015 |
Alberto Zalba Bidegain | 2015 | 2019 |
Alberto Zalba Bidegain | 2019 | jardunean |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenak
- San Martin eliza, Erdi Aroko tenplu kristaua.
- Legingo gaztelua, Erdi Aroko gaztelua, Nafarroako Erresumako zaharrena.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Ardatz - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Ardatz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.