Ardaitz

Ardaitz[1][lower-alpha 1] Erroibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Ardaitz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaArdaitz
Posta kodea31697
Herritarraardaiztar
Geografia
Koordenatuak42°53′42″N 1°27′31″W
Garaiera722 metro
Distantzia36,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria9 (2020:  −1)

1990eko urriaren 25era arte Ardaitz kontzejua izan zen. Orduz geroztik, lekuko estatusean degradatuta geratu zen. 2020 urtean 9 biztanle zituen.

Bertako biztanleak ardaiztarrak dira.

Izena

Ardaitz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ardaiç (1240)
  • Ardayç (1243)
  • Ardaiz (1245)
  • Ardaitz (1268)
  • Ardayz (1366)
  • Ardaiz (1534)
  • Aitz (1976)
  • Atx (1985)
  • Ardaitz (1989)

Geografia

Ardaitz Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Ardaitzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.

    Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Hirigintza

Kaleak

Herriak 4 kale ditu:[6]

  • Karrika nagusia
  • Legar karrika
  • Done Petri karrika
  • Zaldoki karrika

Etxeak

Herriak 24 etxe ditu:[6]

  • Angela
  • Zarkumena
  • Etxeberri
  • Lakabena
  • Zuriona
  • Borda
  • Eskola
  • Salbana
  • Patxana
  • Joakina
  • Txantxumena
  • Joseantonio
  • Ardantxena
  • Kura
  • Moxena
  • Sastrena

Historia

1217an jada aipatutako eliza duen erregengo hiribildu bezala, bertako biztanleek koroari 1280. urtean papaiak dirutan (65 sos) eta espezietan (22 kahitze eta erdi garagar eta oloa) ematen zizkioten.

Garai modernoan, haraneko alkateak gobernatzen zuen, Erroko bizkondeak izendatua, honek zuen jurisdikzio zibila, eta ibarreko diputatuek -Erroibarrek berak izendatuak- eta Ardaitz herriak izendatutako erregidoreek -"bere bizilagunen artean txandakatuz"- jurisdikzio ekonomikoa zuten. 1802an irin-errota bat zuen. 1849an, herriari, ereindako 160 lapurreta kalkulatzen zitzaizkion.

1990eko urriaren 25ean, Ardaitz populazio gutxikoa zenez (15 pertsona inguru), Nafarroako Gobernuak kontzejuko estatusa kendu zion herriari. Horrela, Erroibarko Udalak bere lurrak administratu zituen eta Ardaitz toki bihurtu zen.

Demografia

2020 urteko erroldaren arabera 9 biztanle zituen Ardaitzek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
7 7 7 7 8 7 9 10 10 8 8 8 8 8 9 8 9 11 11 10 9
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]

Ardaitzeko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[10]

Euskararen Foru Legea

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

Ondasun nabarmenak

  • Done Petriko eliza, XI. mendeko kristiau eliza.
  • Santa Kattalingo baseliza, kristiau baseliza.

Oharrak

  1. /aɾð̞áit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Ardaitz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. Erroibarko Udala. Ardaitzeko planoa
  7. «Ardaitz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  10. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.