Ardagaitxo
Ardagaitxoa (Schizophyllum commune) Schizophyllaceae familiako onddo espezie bat da. Larrukara delako, ez du inolako sukaldaritza-baliorik. Oso ohikoa da Euskal Herrian urte osoan, egur hondarretan eta enbor hiletan.
Ardagaitxo | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Schizophyllaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Schizophyllum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Schizophyllum commune Fr., 1815 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Karpoforoa: 1 eta 4 cm arteko diametrokoa. Kolore grisa du, edo zuri zikina egoera lehorrean eta gris-arrexka hezea dagoenean. Maskorraren edo haizemailearen itxura du, gainazala ilupaduna du, batzuetan oso ile tenteekin.
Himenioa: Orritxo arrosez osatuta dago, bi ahokoak eta urkilatuak.
Hanka: Alboan, ozta-ozta ikusten dena edo ikusten ez dena.
Haragia: Mehea, larrukara eta malgua.[1]
Etimologia: Commune epitetoa latinetik dator, ohikoa esan nahi duen "communis" hitzetik. Zabaldua dagoelako.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
Oso perretxiko berezia da, eta zaila da nahastea.[3]
Sasoia eta lekua
Urteko ia sasoi guztietan, zuhaitzen azalaren gainean koloniak osatuz, oso ohikoa pinuen eta pagoen azalaren gainean.[4]
Banaketa eremua
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.
Galeria
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. LitografĂa Danona s. coop.ltda., 74 or. ISBN 84-7173-211-4..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 34 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 494 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 631 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..