Ardagai sendo
Ardagai sendoa (Phellinus robustus) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragia zurezkoa, oso gogorra, ez da jangarria.
Ardagai sendoa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Phellinus |
Espeziea | Phellinus robustus A. Galzin & H. Bourdot
|
Deskribapena
Kapela: 5 eta 25 cm bitarteko diametrokoa, erdizirkularra edo apatx itxurakoa, atxikitze-oinarri oso zabalarekin. Goiko aldeak ildoak zabal izan ohi ditu, hasieran belusduna, ondoren ilegabea eta sarritan pitzatua. Gaztaina-okre kolorea du edo gris-gaztaina kolorea, eta ertza lodia eta hori-lehoi kolorekoa izaten du.
Himenioa: Tutu geruzatuak, hori-lehoi kolorekoak. Poro biribilak, oso txikiak, gaztetan kanela-hori kolorekoak, gero arrexkak bihurtzen dira.
Haragia: Bilbea gogorra du, haritsua, zurezkoa, hori-lehoi kolorekoa edo arre-lehoi kolorekoa, tutuak baino iluntxoagoa.[2]
Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
Habitata eta ezaugarri espezifikoak kontuan hartzen badira, zaila da beste espezie batekin nahastea.
Sasoia eta lekua
Urte osoan aurki daiteke. Hostozabaletan hasten da, batez ere haritzetan.[3]
Banaketa eremua
Mundu osoa.
Galeria
- Ardagai sendoa goitik
- Ardagai sendoa azpitik
- Ardagai sendo gazteak
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 617 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 417 or. ISBN 84-505-1806-7..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
Datuak: Q10480792
Multimedia: Fomitiporia robusta / Q10480792
Espezieak: Fomitiporia robusta