Ardagai pipa
Ardagai pipa (Ganoderma lucidum) zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da.[1] Txinan eta Japonian sendagai gisa erabiltzen dute eta Japonian minbiziaren aurka ere bai. Gaur egun, komertzial erabilerarako landatu egiten da, eta bere prestakinen salmentaren ondorioz, japonierazko “reishi” izena zabaldu da.
Ardagai pipa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Ganodermataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Ganoderma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Ganoderma lucidum P.Karst., 1881 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Lingzhi mushroom (en) ![]() | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa, bernizatutako kaoba kolore ederrekoa, giltzurrun formakoa eta zirkulu zentrokideekin. Gaztetan, zirkulu hauen kolorea kanpoalderantz argituz joaten da.
Tutuak: Nahiko luzeak, zurixkak hasieran eta kanela kolorekoak ondoren, tutuen kolore bereko poro txikietan amaituta.
Hanka: Irregularra eta alboan; kapela bezala, kapa gogor batez estalia, bernizatua bezala, kaoba kolorekoa.
Haragia: Haritsua eta harroa, gogorra, gamuza kolorekoa heldua denean eta zurbilagoa gaztetan.[2]
Etimologia: Ganoderma terminoa grekotik dator, grezieraz “Gano derma” hitzak, “azal distiratsua” esan nahi du. Lucidum epitetoa berriz latinetik dator, “lucidus” hitzetik, distiratsua, argitsua, argia esan nahi du. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
Toxikoa ez bada ere, ez da jangarria, gogorra eta larrukara baita.[3]
Nahasketa arriskua
Japoniako Ganoderma Tsugae espeziarekin, kolore gorri-bermiloi eta ertz horia duena, eta baita Ganoderma carnosus delakoarekin ere, handiagoa eta koniferetan hazten denarekin.[4]
Sasoia eta lekua
Udaberrian, udan eta udazkenean, pago, haritz eta gaztainondoen motzondo eta sustrai hil eta lurperatuetan.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Hego Amerika, Asia.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 623 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 486 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 551 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 320 or. ISBN 282-0865-4..