Archibald James Potter
Archibald James Potter (Belfast, 1918ko irailaren 22a - Greystones, 1980ko uztailaren 5a) irlandar musikagilea zen. Irlandako Royal College of Music akademiako konposizioko irakaslea izan zen. Jatorri zeltako herri-musikaren jarraitzailea zen, baina Berlioz eta Bizet musikagileen kutsua, besteak beste, antzematen zaie haren lanei.
Archibald James Potter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1918ko irailaren 22a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | 1980ko uztailaren 5a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College Clifton College (en) ![]() Royal College of Music |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta musikologoa |
Genero artistikoa | opera |
Besteak beste, sinfoniak, kantatak, abesbatzetarako obrak (Missa brevis, 1949), balletak (Full Moon for the Bride, 1964) eta opera bat (Patrick, 1963) idatzi zituen. Sinfonien artean, Phantasmoraggia (1956); Fox and Geese (1957); Irish Rapsody (1963); A full House of Harpers (1963); eta Sound the sSckbuts (1965) idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.