ArcelorMittal
ArcelorMittal S.A. enpresa multinazional siderurgikoa da eta egoitza nagusia Luxenburgon du. 2006. urtean sortu zen Mittal Steel eta Arcelor enpresen bat-egitetik.[1] ArcelorMittal munduko bigarren altzairu-ekoizle handiena da;[2] adibidez, 2022an 59 milioi tona altzairu gordin ekoiztu zituen.[3] Munduko 60 herrialdetan sakabanatutako hainbat altzairu-ekoizpen fabrika eta meatze ditu eta 154.352 langile.[4]
ArcelorMittal | |
---|---|
transforming tomorrow | |
Datuak | |
Mota | negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | Burdingintza eta Meatzaritza |
Herrialdea | Luxenburgo |
Jarduera | |
Kidetza | Union des Industries Ferroviaires Européennes (en) |
Honen parte | Ibex 35 eta CAC 40 |
Eskumendekoak | Dofasco (en) , ArcelorMittal Kryvyi Rih (en) , ArcelorMittal Poland (en) , ArcelorMittal Galați (en) , ArcelorMittal Bremen (en) , ArcelorMittal Eisenhüttenstadt (en) , Qarmet (en) , ArcelorMittal (en) , ArcelorMittal (Belgium) (en) , ArcelorMittal (France) (en) , ArcelorMittal (Germany) (en) , Liberty Ostrava (en) , ArcelorMittal Poland (en) , ARBED (en) , Exosun (en) , Liberty Engineering Products Ostrava (en) , ArcelorMittal Tubular Products Karviná (en) , ArcelorMittal Tubular Products Ostrava (en) eta Ilva (en) |
Enplegatuak | 157.909 (2021eko abenduaren 31) |
Agintea | |
Lehendakaria | Lakshmi Mittal |
Zuzendari exekutiboa | Aditya Mittal (en) |
Zuzendaritza-taldea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | Lakshmi Mittal, ArcelorMittal, BlackRock eta Société Générale |
Zeren jabe | Dofasco (en) , Stadionul Oțelul (en) , Liberty Ostrava (en) , ArcelorMittal Poland (en) eta Espérance-Longdoz (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 79.844.000.000 $ (2022) |
Irabazi garbia | 9.302.000.000 $ (2022) |
Ustiapen-mozkina | 10.272.000.000 $ (2022) |
Burtsa-kapitalizazioa | 21.950.000.000 € (2022ko abenduaren 29a) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa, Euronext eta Luxembourg Stock Exchange (en) |
Historia | |
Sorrera | 2006 |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Bethlehem Steel (en) eta Mittal Steel Company (en) |
Aurrekoak | Arcelor (en) , Mittal Steel Company (en) eta Bethlehem Steel (en) |
webgune ofiziala |
Historia
ArcelorMittal enpresa Mittal Steel enpresa indiarrak Arcelor enpresaren akzioen erosketa eta bat-egitetik sortu zen 2006. urtean. Bi enpresa hauen sorrerak 1978. urtean, Mittal Steel, eta 2002. urtean, Arcelor, izan ziren.[5][6]
Lehen urteak eta finantza-krisiaren ondorioak (2006-2008)
ArcelorMittal Mittal Steel multinazional siderurgikoak Arcelor (Espainia, Frantzia eta Luxenburgo) erosi zuenean sortu zen. Mittal Steelek, akziodunen onespenarekin, 40,37€ ordaindu zuen Arcelor enpresako akzio bakoitza, hots, gutxi gorabehera 33.000 milioi dolar.[7]
Bat-egite horretatik sortutako enpresari ArcelorMittal izena eman zitzaion eta egoitza nagusia Luxenburgon ezarri zen.[8] Sorturiko enpresa berri honek munduko altzairuaren % 10 inguru ekoitziko zuen, eta munduko enpresa siderurgiko handiena bihurtu zen, alde handiarekin. 2007ko diru-sarrerak, guztira, 105.000 milioi dolarrekoak izan ziren.[9][10]
2008ko otsailean enpresak 320.000 langile zituen 60 herrialdetan.[10] Urte amaieran, enpresak $12 mila milioi inguruko diru-sarrera operatiboak izan zituen.[11] Hala ere, 2008ko krisi ekonomiko globalak ArcelorMittalen hainbat fabrika ixtera edo aldi baterako ixtera behartu zituen. Espainian lau neurri hartu ziren:[12]
- Fabrika batzuk aldi baterako itxi.
- Maiatzetik aurrera: Gijoneko (Asturias) sinterizazio-instalazio bat eta labe garai bat.
- Apiriletik aurrera: Aviléseko (Asturias) ‘Cok’ motako bi bateriak.
- Ekainetik aurrera: hotzeko ijezketa-lerro bat Etxebarrin (EAE), elektrozinkatze-lerro bat Sagunton (Valentzia), Villaverdeko (Madril) produktu luzeen instalazioa, Industrias Zarra (EAE) eta ArcelorMittal Sestao (EAE).
- Espainiako fabriketan enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) abian jarri.
- Produkzioa lekualdatu.
- Bergarako altzairutegiko ekoizpena Zumarragara (EAE) lekualdatzea.
- Mila lanpostu murriztea, batez ere, sustatutako bajen eta aldi baterako kontratuak ez berritzearen bidez.
Munduko beste herrialdeetan ere hainbat neurri hartu ziren. AEBetan Hennepineko (Ilinois) LTV Steel fabrika itxi behar izan zuten,[13] Frantziako eta Belgikako Lorrena eta Lieja eskualdeak kaltetuenak izan ziren bertako altzairutegiak guztiz itxi baitziren[12] eta bertan behera utzi ziren herrialde guztietan abian zeuden inbertsio jarduera gehienak.[14]
Galerak eta merkatuaren gorabeherak (2010-2014)
2010ean konpainiaren jarduera guztietako sarrerek jaitsiera orokor bat jasan zuten; ustiapen-sarrerak 4.900 milioi dolarrera jaitsi ziren, salmentak % 10 jaitsi ziren aurreko urtearekiko alderatuz eta diru-sarrerak % 50 jaitsi ziren altzairuaren prezioak behera egin ahala. 2011n altzairu-eskariaren murrizketa berdintzeko Europako produkzioa murriztea erabaki zuen konpainiak. ArcelorMittalek Skyline Steel eta Astralloy fabrikak ere saldu zizkion Nucor lehiakideari, 605 milioi dolarren truke.
2012tik aurrera gain-ahalmenaren ondorioz eta Europako eskari jaitsierarekin, 25 labe garaietatik 9 gelditu zituzten.[11] Labe horietako bi itxi zituzten, alegia, Florangen, Frantzian, kokatuta zeudenak.[15] 2012ko urriaren 31n enpresak hirugarren hiruhilekoa jakitera eman zuen 709 milioi dolarreko galerak aurkeztuz, 2011ko 659 milioi dolarreko mozkinarekin alderatuta, eta Txinako ekonomiaren moteltzearen ondoriotzat hartu zuten.[16] 2012an ArcelorMittalek 22 mila milioi dolarreko zorra zuen.[11]
Altzairuaren merkatuko prezio- eta eskaera-gorabeherei dagokienez, 2012tik 2014ra ArcelorMittalek Europako dibisioa berregituratu zuen, langile-kopurua murriztuz eta fabrikak itxiz.[17] 2014ko maiatzean, ArcelorMittalek, interes ekonomikoa aipatuta, Errusiaren aurkako zigorren aurka zegoela adierazi zuen.[18] 2014ko ekainean ArcelorMittal enpresak munduko altzairu-ekoizpenaren % 7 ekoizten zuen.[19] 2014. urtean enpresak 98,1 milioi tonako altzairu gordinaren produkzioa zuen urtean.[20]
Merkatuaren aldaerak (2015-2019)
2015ean enpresak 7,9 bilioi euroko galera garbiak izan zituen.[21] 2015eko otsailetik 2016ko otsailera, akzioen balioa % 60 jaitsi zen, eta enpresa FTSEurofirst300 indizean "worst performer" bihurtu zen. Lakshmi N. Mittalek ondorengo adierazpenak egin zituen 2015eko emaitza txarren harira: "Txinako esportazioek prezioak jaitsi dituzte". [22]
2016. urtearen hasieran enpresak 3.000 milioi dolar bildu zituen inbertsio-kapital berri moduan eta horrela 11.700 milioi dolarrerako zorra murriztu zen.[21][23] Kapitala gehitzearekin batera, enpresak Gestamp Automacionen % 35eko partaidetza saldu zuen $979 milioiren truke, ArcelorMittalen zorra $12 bilioi baino gutxiagora murrizteko. 2016ko otsailean, enpresak munduko altzairuaren % 6 inguru ekoizten zuen.[22] Fortune Global 500ek egiten duen munduko korporazio handienen sailkapenean ArcelorMittal 108. postuan ageri zen.[24]
2017. urteko martxoan ArcelorMittal Ilva enpresa italiarraren alde egiten zuen partzuergoaren buru zen. Enpresa hori Tarentoko altzairutegiaren jabea zen, Italiako hegoaldean, eta Europako altzairu-produkzio handiena zuen.[25] Uztailean urteko bigarren hiruhilekorako diru-sarrerak % 19,3 igo zirela jakinarazi zuen enpresak. Zenbatekoa analistek aurreikusitakoa baino txikiagoa izan zen, eta enpresak merkatuko prezioen aldakortasuna aipatu zuen emaitzak argudiatzeko. Era berean, 2017. urteko uztailean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ArcelorMittalen aurkako epaia eman zuen, Europar Batasunak doako karbono-baimenak esleitzeko moduaren aurka egindako demandan.
2018ko urtarrilean elur beltza erori zen Temirtau hirian (Kazakhstan), ArcelorMittaleko altzairu-ekoizpen instalazio bat kokatzen den hirian. Bertako herritarrek salatu zuten enpresak eragindako kutsadura zela. ArcelorMittaleko bozeramaile batek azaldu zuen elurraren dekolorazioa haize ezaren eragina zela, eta haizea hasterakoan poluzioa desagertu egingo zela.[26][27]
2019ko azaroaren 4an ArcelorMittalek jakinarazpen bat bidali zien Ilvako komisarioei, Ilvako errentamendu-kontratua deuseztatzeko. Bertan alegatu zuen Italiako Parlamentuak enpresak bere ingurumen-plana erantzunkizun penaleko arriskurik gabe gauzatzeko behar zuen babes juridikoa kendu egin ziola, eta Tarentoko Zigor Auzitegiak hartutako erabakiarekin ArcelorMittal enpresa derrigortuta zegoen 2019ko abenduaren 13a baino lehen Tarentoko labe garaiak ixtera.[28] Italiar Estatuarekiko borroka legal eta mediatikoa berehala hasi zen, Ilva baitzen Italiako puntako altzairuzko fabrika bakarra eta Taranton enplegatzaile handiena.[29]
Covid-19 pandemia eta bere ondorioak (2020-2023)
Covid-19 pandemiaren hedapena sahieste aldera ekoizpen eta eraikuntza-jarduerek eroria izan zuten mundu osoan. Hori dela eta, ArcelorMittalek eskaeraren beherakada handiari aurre egin behar izan zion.[30] Espainian ArcelorMittal enpresako zuzendaritzak estatuan zituen instalazioen zati bat ixteko erabakia hartu zuen, baita beste instalazioetan enplegu-erregulazioko espedientea aplikatzeko erabakia ere. Enplegu-erregulazioko espedienteak 8.500 langileri eragin zien, horietatik 5.500 Asturiasko instalazioetako langileak.[31]
Euskal Autonomia Erkidegoan Sestaoko altzairutegia izan zen ondorio txarrenak izan zituena, erabat itxi baitzuten. Asturiasen ArcelorMittalek bi labe altuetariko bat geldiarazi zuen (Labe Garaia A), bi sinteretako bat (burdin mea, kokea eta urgarria nahasita, zinta garraiatzaile batean jarri eta su hartzen duena) eta galvanizazio-lerroa automobil-sektorerako; Avilesko altzairutegiak, berriz, bere ahalmenaren erdian funtzionatu zuen. Halaber, Sagunton (Valentzia) ere galvanizazio-lerroa itxi zen.[32]
2020ko bigarren hiruhilekoan altzairuaren merkatua berreskuratzen hasi zen, errentagarritasuna hobetuz, bereziki Brasilen, eta unitate batzuk Kazakhstanen, Ukrainan eta Hego Afrikan. Meatze-eragiketek irabaziak eman baitzituzten burdin mineralaren prezio altuengatik. Aldi berean, konpainiak epe luzeko helburua lortu zuen: zor garbia 7.000 dolarrera jaistea, 2006an Mittalek Arcelor erosi zueneko mailarik apalenera.[33]
Pandemia ondorengo urteak ez ziren batere egonkorrak izan, merkatuak ez baitziren hazten ari. Aurreikuspenen arabera pandemia aurretiko urteetako emaitzak 2023an lortzea espero zen.[34]
Kazakhstaneko hondamendia (2023)
2023ko urriaren 29an ArcelorMittalek Termirtaun (Kazakhstan) duen Kostenko ikatz meategian izandako suteak 44 langile hil zituen, Kazakhstaniarren haserrea agerian jarriz. Istripuak itzelezko presioa ezarri du bai ArcelorMittal konpainiaren eta, bai Kazakhstaneko gobernuaren gainean hondamendiaren inguruko funtsezko arrazoiak argitze eta behar diren segurtasun-neurriak ezartze aldera.[35]
Istripuak eragindako herritar mugimendua dela eta ArcelorMittal enpresak ArcelorMittal Termirtauren eragiketa guztiak Kazakhstaneko gobernuari eman dizkio. Hala ere, hitzarmenaren berezitasunek ezagutzen ez diren arren, ulertzen da enpresak Kazakhstango gobernuarekin lan egingo duela aktibo zatirik gabeko trantsizioa bermatzeko, meatzeak eta altzairua ekoizteko instalazioak barne.[35]
Kazakhstaneko gobernuarentzat akordio honek baliabide natural baliotsuak eta industria siderurgikoa hobeto kontrolatzeko aukera ematen dio. Kazakhstan mineraletan aberatsa baita, eta altzairuaren ekoizpena bere ekonomiaren funtsezko osagaia da.[35]
Enpresaren egitura
Enpresa siderurgikoaren akzio eta boto ekintzen % 39,81 Mittal familiaren eskuetan dago; Lakshmi N. Mittal, Usha Mittal eta haren seme-alabak dira onuradunak. 2023ko apirilaren 28ra arte 852.809.72 akzio jaulki dira.[36] Enpresaren akzioak ondorengo burtsetan kotizatzen dira: [37]
- New York, NYSE (MT)
- Amsterdam, Euronext (MT)
- Paris, Euronext Paris (MT)
- Luxemburgo, LuxSE (MT)
- Espainia, BME (MTS)
Administrazio-kontseilua
Administrazio-kontseilua osatzen duten hamar kideak zuzendaritza estrategikoaren eta negozioaren gainbegiratzearen arduradunak dira, baita goi-zuzendariak izendatzearen arduradunak ere.
Izen-abizenak | Kargua | Noiztik karguan*[39]
(urtea) |
---|---|---|
Lakshmi N. Mittal | Lehendakari exektutiboa. | 1997 |
Aditya Mittal | Zuzendari nagusia. | 2020 |
Patricia Barbizet | Zuzendari ez-exekutiboa eta independentea. | 2023 |
Vanisha Mittal Bhatia | Zuzendari ez-independentea. | 2021 |
Tye Burt | Zuzendari ez-exekutiboa eta independentea. | 2012 |
Karel de Gucht | Zuzendari ez-exekutiboa eta independentea. | 2016 |
Clarissa Lins | Zuzendari ez-exekutiboa eta independentea. | 2021 |
Karyn Ovelmen | Zuzendari independente nagusia. | 2015 |
Etienne Schneider | Zuzendari ez-exekutiboa eta independentea. | 2020 |
Michel Wurth | Zuzendari ez-independentea. | 2014 |
*ArcelorMittalen administrazio-kontseiluan sartu zeneko data edo, 2006a baino lehenagoko data bada, bere aurreko Mittal Steeleko data.
Zuzendaritza-batzordea
2015. urtean enpresak kudeaketa-egituraren sinplifikatzea iragarri zuen, errendimenduan oinarritutako kultura sustatzeko eta enpresaren emaitzak optimizatzeko asmoz. Hori horrela, 2021eko otsailaren 11tik ArcelorMittaleko goi-zuzendaritza zuzendaritza-batzordeak osatzen du, bederatzi lehendakariorde exekutiboren laguntzarekin. Beraz, zuzendaritza-batzordea zuzendari nagusiak, Aditya Mittalek, eta lehendakari exekutiboak, Lakshmi N. Mittalek, bederatzi lehendakariorde exekutibok osatzen dute. Haien eginkizuna enpresaren kudeaketa orokorra, enpresaren estrategia aplikatzea eta erabaki operatibo guztiak hartzea da.[40]
Izen-abizenak | Kargua |
---|---|
Lakshmi N. Mittal | Lehendakari exektutiboa. |
Aditya Mittal | Zuzendari nagusia. |
Genuino M. Christino | Lehendakariorde exekutiboa eta finantza-zuzendaria. |
Jefferson De Paula | - Lehendakariorde exekutiboa.
- ArcelorMittal South Americako produktu luzeen zuzendari nagusia. |
Geert Van Poelvoorde | - Lehendakariordea.
- ArcelorMittal Europe-eko zuzendari nagusia. |
Stefan Buys | - Lehendakariorde exekutiboa.
- ArcelorMittal Miningeko zuzendari nagusia. |
John Brett | - Lehendakariorde exekutiboa.
- ArcelorMittal North Americako zuzendari nagusia. |
Brad Davey | Lehendakariorde exekutiboa eta enpresa-optimizazio burua. |
Vijay Goyal | - Lehendakariordea exekutiboa.
- ArcelorMittal Kryvyi Riheko (Ukraina) eta ArcelorMittal Temirtauko (Kazakhstan) zuzendari nagusia. |
Dilip Oommen | - Lehendakariorde exekutiboa.
- Indiako ArcelorMittal Nippon Steeleko zuzendari nagusia. |
Stephanie Werner-Dietz | Lehendakariorde exekutiboa eta giza baliabideen burua. |
Kudeaketa Batzordea
ArcelorMittalen hainbat dibisio eta enpresa-funtzioren ardura duten goi-zuzendariek osatzen dute.
Izen-abizenak | Kargua |
---|---|
Ronald Bedard | - Lehendakariordea.
- ArcelorMittal Dofascoko lehendakaria eta zuzendari nagusia. |
Cédric Bouzar | - Lehendakariordea.
- ArcelorMittal Downstream Solutionseko (AMDS) zuzendari nagusia. |
John Brett | - Lehendakariorde exekutiboa.
- ArcelorMittal North Americako zuzendari nagusia. |
Stefan Buys | - Lehendakariorde exekutiboa.
- ArcelorMittal Miningeko zuzendari nagusia. |
Victor M. Cairo | - Lehendakariordea.
- ArcelorMittal Mexicoko zuzendari nagusia. |
Pinakin Chaubal | Lehendakariordea eta teknologia-zuzendaria. |
Genuino M. Christino | Lehendakariorde exekutiboa eta finantza-zuzendaria. |
David Clarke | Lehendakariordea eta estrategia burua. |
Brad Davey | Lehendakariorde exekutiboa eta enpresa-optimizazio burua. |
Nicola Davidson | Lehendakariordea eta garapen jasangarria eta komunikazio korporatiboaren burua. |
Daniel Fairclough | Lehendakariordea eta finantza korporatibo eta inbertitzaileekiko harremanen burua. |
Wim Van Gerven | - Lehendakariordea.
- Indiako AM/NS, ArcelorMittal Nippon Steel, eragiketen zuzendaria. |
Vijay Goyal | - Lehendakariordea exekutiboa.
- ArcelorMittal Kryvyi Riheko (Ukraina) eta ArcelorMittal Temirtauko (Kazakhstan) zuzendari nagusia. |
Sapan Gupta | Lehendakariordea eta taldeko kontseilari nagusia. |
Yves Koeberle | - Lehendakariordea.
- ArcelorMittal Europe-eko produktu lauen zuzendari nagusia. |
Gregory Ludkovsky | Lehendakariordea eta munduko ikerketa eta garapeneko zuzendari exekutiboa. |
Jorge Luiz Ribeiro de Oliveira | - Lehendakariordea.
- ArcelorMittal South Americako produktu lauen zuzendari nagusia. |
Dilip Oommen | - Lehendakariorde exekutiboa.
- Indiako ArcelorMittal Nippon Steeleko zuzendari nagusia. |
Jefferson De Paula | - Lehendakariorde exekutiboa.
- ArcelorMittal South Americako produktu luzeen zuzendari nagusia. |
Robin Paulmier | - Osasun eta Segurtasun Korporatiboko burua.
- ArcelorMittaleko kudeatzaile nagusia. |
Geert Van Poelvoorde | - Lehendakariordea.
- ArcelorMittal Europe-eko zuzendari nagusia. |
Sanjay Samaddar | - Lehendakariordea.
- ArcelorMittal Europe-eko produktu luzeen zuzendari nagusia eta Poloniako herrialdeburua. |
Hendrik Jacobus (Kobus) Verster | - Lehendakariorde exekutiboa.
- ArcelorMittal South Africa Limited-eko lehendakariordea. |
Stephanie Werner-Dietz | Lehendakariorde exekutiboa eta giza baliabideen burua. |
Anne van Ysendyck | Lehendakariordea eta ingurumen eta gobernu-gaien burua. |
Langileak
ArcelorMittal enpresak urtero argitaratzen duen txostenean oinarrituz ikus daiteke langile kopurua urteak pasa ahala aldatzen joan dela. Azken urteetako datuak ikusiz joera beherakorra dela esan daiteke, 2018. urtean 209.000 langile inguru zeuden eta 2022. urtean, zehazki, 154.352 langile.[4]
Urte fiskala | Langile kopurua |
---|---|
2015 | 209.000[42] |
2016 | 199.000[43] |
2017 | 197.000[44] |
2018 | 209.000[20] |
2019 | 191.000[45] |
2020 | 168.000[46] |
2021 | 158.000[47] |
2022 | 154.352[39] |
Jarduerak eta produktuak
Jarduerak
ArcelorMittal enpresa siderurgikoa izanik, bere jarduerak burdin minerala meategietatik erauztea eta lorturiko lehengaiak transformatzea dira, material erdi landu edo landuak lortzeko.
Meatzaritza
Enpresaren burdin mineralaren meatzaritzako jarduerak hainbat herrialdetan aurkitzen dira, hala nola, Brasil, Bosnia-Herzegovina, Kanada, Kazakhstan, Liberia, Mexiko, Ukraina, Hegoafrika; aldi baterako enpresa-elkartea Indian eta sozietate elkartua Kanadan, Baffinlandia meategia.[39]
Altzairu-ekoizpena
ArcelorMittalek sektore ezberdinetara bideratutako altzairuzko produktuak ekoizten ditu, besteak beste; eraikuntza, automobilgintza eta energia.
Eraikuntza
Eraikuntza zein azpiegituretan altzairua material erabilia da. Hainbat altzairu produktu ezberdin erabil daitezke zimendu, zubi, tunel zein etxe orratzen barne egiturak osatzeko. Produktu horietatik erabilienak altzairuzko-profilak, barra korrugatuak eta burdin haria dira. Altzairuzko-profil ezagunenak habe, zutabe zein gainerako erabilpenentzako; HEB, HEA, IPE, IPN, UPN, UPE eta T itxurako profila dira.
Automobilgintza
Altzairuaren propietate mekanikoek material ezin hobea bilakatzen dute automobilgintzarako, horregatik auto baten bi heren baino gehiago altzairua dira. ArcelorMittalek ekoizten dituen altzairuzko produktu lau eta luzeetatik autoen ateetako panelak, txasisa eta euste-habeak egiten dira, baita beste hainbat osagarri ere, ihes-hodiak edo isilgailuak.[48]
Energia
Altzairuzko produktuak energia berriztagarrien sorreran zein ez berriztagarrietan aurki daitezke, hala nola; eguzki-energian, energia eolikoan, energia nuklearrean, petrolioan zein gasean.
- Eguzki-energian: plaka fotovoltaikoen estaldurak eta egitura egiteko errendimendu altuko altzairuak erabiltzen dira.
- Energia eolikoan: haize-sorgailuetan erabiltzen diren turbinen osagaien % 80 altzairuzkoak dira. Ekoitzi ahal izateko plaka astunak, altzairu-bobinak, errefortzu barrak eta zimenduen balaztak moduko altzairuzko produktuak behar dituzte.
- Energia nuklear, petrolio eta gasean: lurreko zein itsasoko plataformentzako, gas natural likidotuko ontzientzako, oliobideentzako, findegientzako eta erregaien biltegirako altzairua erabiltzen da.[49]
Edukiontziak
Edukiontziei dagokienez altzairua edonon aurki daiteke, adibidez; elikagai, edari eta aerosol edukiontzietan.[50]
Produktuak
ArcelorMittalek produktu-lerro zabala ekoizten du akabera, produktu erdilandu eta landu anitzekin. Zehazki, produktu lauak ekoizten ditu; xaflak, altzairu-bobinak eta plakak, eta produktu luzeak; barrak, hagaxkak eta altzairu ijezketatik lortzen diren eraikuntzako profil motak. Baita, erabilera askotarako hodiak ere.
Bestalde, enpresaren meatze-eragiketek hainbat meatze-produktu mota sortzen dituzte; burdin mineral zatiak, meheak, kontzentratuak, pelletak, sinterizazio-pentsuak eta koke-ikatza.[39]
Instalakuntzak
Egoitza
ArcelorMittaleko egoitza nagusia Luxenburgon kokatua dago.[1] Eraikin hau ARBED S.A. enpresaren bulego nagusia zen Aceraliarekin eta Usinorrekin bat-egin aurretik.[51]
Meategiak[39]
ArcelorMittalek esku hartzen duen lurpeko meategi zein aire zabaleko meategiak:
Amerika:
Europa:
- Bosnia-Herzegovina: Ljubia eta Omarska meategiak.
- Ukraina: Kryvyi Rih 2 meategia, Kryvyi Rih 3 meategia eta Kryvyi Rih lurpeko meategia.
Asia:
- Kazakhstan: Lisakovsk, Atansor, Kentobe eta Atasu meategiak.
- India: Thakurani eta Ghoraburhani-Sagasahi meategiak.
Afrika:
- Liberia: Western Range meategia.
- Hegoafrika: Thabazimbi meategia.
Amerika:
- Kanada: Brampton, London, Woodstock, Hamilton, Contrecoeur East eta Contrecoeur West.
- Ameriketako Estatu Batuak: Corpus Christi, Calvert, Shelby eta Marion.
- Mexiko: Celaya, Monterrey eta Lazaro Cardenas.
- Costa Rica: Costa Rica.
- Venezuela: La Victoria, Matanzas eta Barquisimeto.
- Brasil: Sào Francisco do Sul, Piracicaba, Resende, Juiz de Fora, Barra Mansa, Joāo Monlevade, Vitória eta ArcelorMittal Pecem.
- Argentina: Villa Constitución.
Europa:
- Alemania: Hamburg, Bremen, Eisenhüttenstadt, Duisburg eta Altensteig-Walddorf.
- Polonia: Warsaw, Swiętochlowice, Kraków, Dabrowa Gornicza, Sosnowiec eta Chorzow.
- Belgika: Gent, Geel, Genk, Liège, Charleroi eta Lexy.
- Luxenburgo: Esch-Belval, Differdange, Rodange
- Frantzia: Dunkirk, Mardyck, Desvres, Hautmont, Mouzon, Florange, Reetel, Gandrange, Vincey, Montataire, Fresnoy, Vitry, Chevillon, Le Creusot, Basse-Indre, Châteauneuf, Saint-Chamond, Saint-Chély-d’Apcher eta Fos-sur-Mer.
- Txekia: Karvina.
- Bosnia-Herzegovina: Zenica.
- Italia: Avellino.
- Espainia: Avilés, Gijón, Etxebarri, Sestao, Olaberria, Bergara, Lesaka, Legutiano, Berrioplano, Sagunto eta Zalain-Lesaka.
- Errumania: Roman, laşi eta Hunedoara.
- Ukraina: Kryvyi Rih.
Asia:
- Kazakhstan: Temirtau, Aktau eta Karaganda.
Afrika:
- Maroko: Jorf Lasfar eta Nador.
- Hegoafrika: Vanderbijlpark, Newcastle, Vereeniging eta Saldanha.
Karbono-aztarna
Siderurgia-industria da, oraindik ere, karbono dioxidoaren (CO2) igorle handienetako bat eta munduko emisioen % 9 igortzen du. Europar Batasunak berotegi-efektuko gasak murrizteko konpromisoak betetze aldera, 1990. urteko emisioen % 55 murriztea nahi da 2030. urterako, funtsezkoa izango da karbonoaren bizi-zikloa ixtea.[53][54]
ArcelorMittalek urtero argitaratzen duen txostenetatik azken urteetako CO2 emisioak azter daitezke.
2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|
207 [55] | 203 [56] | 196,1 [57] | 160,3 [58] | 146,7 [59] | 125,1 [52] |
2021ean, Espainian CO2 tona baliokide gehien jaulki zituen laugarren enpresa izan zen.[60]
Erreferentziak
- «The evolution of ArcelorMittal - ArcerlorMittal Rails» rails.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- (Ingelesez) «World Steel in Figures 2023» worldsteel.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- (Ingelesez) «Reporting Hub | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- (Ingelesez) «About | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- (Ingelesez) «History | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- «Arcelor > This is Arcelor» web.archive.org 2004-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- www.forbes.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- (Ingelesez) Arcelor agrees to Mittal takeover. The New York Times.
- (Ingelesez) Steel firm opts for Mittal offer. 2006-06-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- «Interview with the ArcelorMittal postmerger managers - McKinsey Quarterly - Organization - Postmerger» web.archive.org 2012-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- (Ingelesez) A Global Steel Giant Scales Back. The New York Times.
- «Arcelor cierra cinco plantas en España temporalmente - Expansión.com» www.expansion.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) «Why ArcelorMittal succeeds where LTV failed: Heart of Steel (photos, video) | Policy Matters Ohio | October 16, 2016» www.policymattersohio.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Gaztelaniaz) «Nuestra historia - Quiénes somos» ArcelorMittal España (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) «Reuters | Breaking International News & Views» Reuters 2023-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) «Steelmaker ArcelorMittal posts $709M 3Q loss» Yahoo News 2012-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- «ArcelorMittal boosted by pick-up in steel business» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) ArcelorMittal Opposes Western Sanctions Against Russia. The New York Times.
- «ArcelorMittal’s path to China not paved with steel» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) Annual Report 2018. .
- «ArcelorMittal to launch new high strength steel» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) «World’s Biggest Steelmaker Raising $3 Billion As Profits Plunge» Fortune (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- «ArcelorMittal outlines terms of $3bn rights issue» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) «ArcelorMittal | 2023 Fortune Global 500» Fortune (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- «Bidding race to win Europe’s biggest steel plant heats up» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) Black snow troubles pollution-weary Kazakhs in Temirtau. 2018-01-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) «Snow is turning black 'because of pollution'» The Independent 2018-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Portugesez) «Am Investco Italy Sends Withdrawal And Termination Notice From The Lease And Purchase Agreement For Ilva Business» ADVFN (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- «ArcelorMittal gets its fingers burned in Italy’s Ilva steel mill» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- Pooler, Michael. (2020-05-11). «ArcelorMittal seeks to raise $2bn to boost balance sheet» Financial Times (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Gaztelaniaz) «Arcelor plantea un ERTE por fuerza mayor y negocia otro por causas económicas» EXPANSION 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Gaztelaniaz) Barón, Santiago. (2020-03-18). «ArcelorMittal anuncia un ERTE y la parada de instalaciones en Asturias, País Vasco y Valencia» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- «ArcelorMittal expects less pain from latest coronavirus restrictions» www-ft-com.ezproxy.depaul.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- «One-time king of steel Lakshmi Mittal hunts for growth in emerging markets» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- «ArcelorMittal agrees to transfer its Kazakhstan operations to government» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- (Ingelesez) «Shareholding structure | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- (Gaztelaniaz) «Quiénes somos - Introducción» ArcelorMittal España (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- (Ingelesez) «Board of directors | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- (Ingelesez) Annual Report 2022. .
- (Ingelesez) «Executive officers | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- (Ingelesez) «Management committee | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- (Ingelesez) Annual Report 2015. .
- (Ingelesez) Annual Report 2016. .
- (Ingelesez) Annual Report 2017. .
- (Ingelesez) Annual Report 2019. .
- (Ingelesez) Annual Report 2020. .
- (Ingelesez) Annual Report 2021. .
- (Ingelesez) webteam. (2019-07-18). «What Are Cars Made Of? 10 Of The Top Materials Used In Auto Manufacturing» Mayco International - Automotive tier 1 supplier (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- (Ingelesez) «Energy | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- (Ingelesez) «Packaging | ArcelorMittal» corporate.arcelormittal.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
- (Ingelesez) Fact Book 2022. .
- (Gaztelaniaz) «El reciclaje de CO2 podría reducir las emisiones del sector siderúrgico» CORDIS | European Commission (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- (Gaztelaniaz) «Objetivos de reducción de emisiones de gases de efecto invernadero» www.miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- (Ingelesez) Fact Book 2017. .
- (Ingelesez) Fact Book 2018. .
- (Ingelesez) Fact Book 2019. .
- (Ingelesez) Fact Book 2020. .
- (Ingelesez) Fact Book 2021. .
- (Gaztelaniaz) Descarbonización 2022 - Observatorio de Sostenibilidad. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).