ArcelorMittal Sestao

Bizkaiko Altzairutegi Trinkoa edo ArcelorMittal Sestao (gaztelaniaz: ACB), Bizkaiko Sestao udalerrian dagoen altzairua lantzeko lantegi handia da.

43°18′54″N 3°00′15″W
ArcelorMittal Sestao
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaaltzairugintza
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaArcelorMittal
Historia
AurrekoakBizkaiko Labe Garaiak

Historia

Aurrekariak

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Labe Garaiak»

1882an "Altos Hornos y Fábrica de Hierro y Acero de Bilbao" elkartea sortu zuten. 1902ko apirilaren 29an abian ipini zituzten, lehen aipatutako "Altos Hornos...", "La Vizcaya" eta "La Iberia" elkarteek bat egin ondoren. 1996an bere aktibitatea amaitu zuen enpresak.

Lantegi berria

Lantegia Portugaletetik ikusia.
Lantegia Leioako Lamiako auzotik ikusia.

Bizkaiko Altzairutegi Trinkoa 1994an hasi zen lanean Bizkaiko Labe Garaiak ordezkatuz. Lantegiak erabiltzen duen lehengaia ontziek ACBren kaira ekarritako txatarra da. Txatarra, altzairutegiko labeak hornitzeko eta altzairua ekoizteko erabiltzen da.

Lantegiaren lehengaiak ACBren kaian kargatzen dituzte, Sestaoko udalerrian kokaturik. Bertan, burdin-hondakinez beteriko 100 metro inguruko luzera duten itsasontziak porturatzen, 2500 eta 4000 tona txatarra deskargatzeko gaitasunarekin. Lehengai hau, ACBren labeen erregaia izateaz gain, lantegiak ekoizten dituen altzairuzko produktuen lehengaia da.

Kaiak 750 metroko luzera eta 300.000m2-ko azalera dauka eta aldi berean lau itsasontzi egoteko toki nahikoa dago, tamainaren arabera betiere. Horrez gain, itsasontzien txatarra lantegian deskargatzeko lau garabia erabiltzen dira, kaian zehar perpendikularki antolaturiko errailetan zehar mugitzen direlarik.

Akziodunak

Altzairutegiko akziodun nagusia ArcelorMittal multinazionala da, akzioen %80 duelarik. Akziodun txikien artean Bilbao Bizkaia Kutxa eta Eusko Jaurlaritza daude.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.