Arcadio Pardo

Arcadio Pardo Rodríguez (Beasain (Gipuzkoa), 1928ko maiatzaren 8a - Paris, 2021eko azaroaren 6a)[1] Parisen bizi izan zen poeta, argitaratzaile eta irakasle espainiarra.

Arcadio Pardo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArcadio Pardo Rodríguez
JaiotzaBeasain, 1928ko maiatzaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLe Chesnay, 2021eko azaroaren 6a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta editorea

Biografia

Beasainen jaio zen, familia emigrante baten altzoan: gurasoak Burgosko eta Palentziakoak ziren. 1934an, haurrak bost urte zituenean, familia Madrilera joan zen eta, 1935an, Valladolidera. Azken hiri honekin lotura gehiago izango zuen: 1939tik 1946ra bertan egin zituen ikasketak. Valladolideko Unibertsitatean Hizkuntza eta Literatura Espaniarraren doktoretza egin zuen. Manuel Alonso Alcalde eta Luis López Angladarekin batera, Revista de Poesía Halcón sortu zuen (1945-1949); ondoren, 1946tik 1950era, aldizkarian poesia liburuen bilduma bat plazaratu zuten. 1955ean, frantses katedra lortu zuen Valladolideko Komertzio Eskolan eta, 1959an, ertainetako ikasketen katedra. Gaztelako hiritik Frantziara joan zen; aldaketa honen datak ez daude garbiak baina, dirudienez, 1960an Parisko Lizeo Espainiarrean lanean hasi zen. Hortik aurrera Frantzian bizi eta lan egin zuen, besteak beste, Aix-en-Provenceko, Sorbonako eta Parisko Unibertsitateetan.[2] Parisen hil zen, 2021ean, 93 urte zituelarik.

Estiloa

Arcadio Pardo obra zaila da kokatzeko, nolabait ibilbide oso pertsonala egin baitzuen. Hasiera batean, bai, Luis Rosalesen eta garcilasismoaren jarraitze gisa agertu zen baina laister estilo pertsonalago bat landu zuen. Bere krisialdi pertsonalek poesian bere isla izango zuten, batez ere 1980tik aurrera. Orokorrean, idazle originala eta sakona izan zen.

Obra

Arcadio Pardok lan ugari plazaratu zituen. Hemen batzuk bakarrik jasoko ditugu:

Poesia

  • 1946 Un tiempo se clausura. Halcón aldizkaria
  • 1955 El cauce de la noche. Poemas. Sever Cuesta
  • 1957 Rebeldía. Sever cuesta
  • 1961 Soberanía carnal. La isla de los Ratones (1991ean Poesía diversa liburuan jasoa)
  • 1975 Tentaciones de Júbilo y Jadeo. Rocamador, ISBN 978-84-7205-060-0
  • 1977 En cuanto a desconciertos y zozobras. Sever Cuesta. ISBN 978-84-85022-04-5
  • 1980 Vienes aquí a morir. Adonais 375, Ediciones Rialp, S.A. ISBN 978-84-321-2035-0
  • 1983 Suma de claridades. (egilearen edizioa), ISBN 978-84-300-9155-3
  • 1990 Plantos de lo abolido y lo naciente. (egilearen edizioa) ISBN 978-84-404-7700-2
  • 1991 Poesía diversa (Tres libros de poemas). Valladolideko Diputazioa, ISBN 978-84-7852-047-3
  • 1995 35 Poemas seguidos. Jorge Guillén Fundazioa, Valladolideko Diputazioa, ISBN 978-84-7852-953-7
  • 1996 Efímera efemérides. Endymion. ISBN 978-84-7731-226-0
  • 1999 Silva de varia realidad (Archivo de rescates). Granadako Diputazioa, ISBN 978-84-7807-254-5
  • 2001 Travesía de los confines. Tansonville edizioak, ISBN 978-84-607-2765-1
  • 2005 Efectos de la contigüidad de las cosas. Calima Poesía, Palma Mallorcakoa 59, ISBN 978-84-96458-06-2
  • 2007 El mundo acaba en Tineghir. Adonais 599, Rialp, ISBN 978-84-321-3640-5
  • 2010 De la lenta eclosión del crisantemo. Calima Edizioak, Palma Mallorcakoa, ISBN 978-84-96458-55-0
  • 2013 Lo fando, lo nefando, lo senecto. Calima Edizioak, Palma Mallorcakoa, ISBN 978-84-96458-68-0
  • 2016 De la naturaleza del olvido. Isla de Sistolá, Sevilla, ISBN 978-84-16469-98-7
  • 2021 Presente y cercanías del presente, Valladolideko Unibertsitatearen Edizioak, ISBN 978-84-1320-111-5

Saiakerak

  • 1988: Denominación y anonimato en unos libros de difuntos
  • 1989: La visión del arte español en los viajeros franceses del siglo XIX. Valladolideko Unibertsitatea, ISBN 978-84-7762-078-5
  • 1989: Introduction à la connaissance de l'Espagne. De la révolution de 1868 à nos jours. Choix de textes
  • 1989: Les relations extérieures de l'Espage avec le Portugal, l'Angleterre et la France. Choix de Textes

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.