Arcadia Olenska-Petryshyn

Arcadia Olenska-Petryshyn, jaiotzez Arkadia Ivanivna Olenska[1], (ukraineraz: Аркадія Іванівна Оленська; Roznoxyntsi, 1934ko ekainaren 19a[2]North Brunswick, 1996ko maiatzaren 6a) ukrainar-estatubatuar artista, arte kritikari eta argitaratzailea izan zen.

Arcadia Olenska-Petryshyn
Bizitza
JaiotzaRoznoshyntsi (en) Itzuli, 1934ko ekainaren 19a
Herrialdea Ukraina
HeriotzaNew York, 1996ko maiatzaren 6a (61 urte)
Hobiratze lekuaSaint Andrew Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Volodymyr Petryshyn (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Hunter College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarte-kritikaria, margolaria eta idazlea

Find a Grave: 211541302 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Roznoxyntsin jaio zen 1934an. 1944an Ukraina utzi zuen eta Augsburgera joan zen familiarekin bizitzera. Bost urte geroago, New Yorkera joan ziren. Washington Irving eskolan eta Hunter unibertsitatean ikasi zuen eta graduondoko ikasketak Chicagoko Unibertsitatean egin zituen. 1956an Walter Volodymyr Petryshyn matematikariarekin ezkondu zen[3][4].

Batez ere litografia eta olio-pintura lantzen zituen. Bere margolanen erakusketak New Yorken, Toronton, Bruselan, Shenyangen, Kieven eta Lviven antolatu ziren[5]. New York Group Ukrainako artista eta idazleen elkarteko kide aktiboa izan zen, eta Ukrainako Artista Gazteen Elkartea sortzen lagundu zuen[3].

Sutxasnist Ukrainako literatura eta kulturari buruzko aldizkariko arte-editorea izan zen[3].

1996ko maiatzaren 6an, senarrak haien etxean hil zuen North Brunswicken, New Jerseyn[5][6][7][8][9][10]. Geroago errugabetzat jo zuten gaixotasun mentalarengatik[11].

Olenska-Petryshynen lanak hainbat bilduma publiko eta pribatutan daude, New Yorkeko Ukrainar Museoan[3][9][2] eta New Jersey Estatuko Museoan[12] barne.

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  2. (Ingelesez) «Arcadia Olenska-Petryshyn» Ukrainian Museum jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-04-02) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  3. (Ingelesez) «Arcadia Olenska Petryshyn» Alberta Council for the Ukrainian Arts (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  4. (Ingelesez) «Ukrainian artist to exhibit in Clark» Ahway News-Record/Clark Patrio: 3. 1988-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  5. (Ingelesez) «Artist Arcadia Olenska-Petryshyn found dead; husband is charged"» Ukrainian Weekly 19 1996-05-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-07-25) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  6. (Ingelesez) «Artist, 61, Bludgeoned to Death; Math Professor Husband Arrested» Asbury Park Press (Asbury Park): 1, 12. 1996-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  7. (Ingelesez) «Down over Error, Man Allegedly Kills Wife» The Boston Globe (Boston): 11. 1996-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  8. (Ingelesez) «Error May Have Made Perfectionist a Killer // Beloved Wife Slain; Professor Is Charged» Tulsa World 1996-05-08.
  9. (Ingelesez) «Arcadia Olenska-Petryshyn» Annex Galleries Fine Prints (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  10. (Ingelesez) Johnson, Linda A. «N.J. murder might stem from error in math text» South Coast Today 1996-05-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  11. (Ingelesez) «Volodymyr Petryshyn» University of St Andrews, Scotland.
  12. (Ingelesez) «Insanity defense possible as prof denies slaying his wife with hammer» Star-Ledger (Newark) 1996-07-09.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.