Arbutus
Arbutus Ericaceae familiaren baitako landare loredunen generoa da. 14 espezie inguru ditu, zuhaixkak eta zuhaitzak, Mediterraneo aldeko, Mendebaldeko Europako eta Ipar Amerikako eskualde epeletan hazten direnak. Euskal Herrian dagoen espezie bakarra gurbitza (Arbutus unedo) da.
Arbutus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Generoa | Arbutus |
Espezieak
Mundu Zaharrean
- Arbutus andrachne L. – Hego-ekialdeko Europa eta hego-mendebaldeko Asia.
- Arbutus canariensis Duhamel – Kanariak.
- Arbutus pavarii Pampan. – Libia.
- Arbutus unedo L. – Gurbitza. Mediterraneoaren arroa, mendebaldeko Frantzia eta mendebaldeko Irlanda[2].
Ipar Amerikan
- Arbutus arizonica (A.Gray) Sarg. – Mexiko Berria, Arizona eta mendebaldeko Mexikoko, hegoalderantz Jaliscoraino.
- Arbutus glandulosa Mart. & Galeotti – Mexikoko erdi eta hegoaldea.
- Arbutus menziesii Pursh – Ipar Amerikako mendebaldeko itsasaldea, Britainiar Kolunbiako hegoaldetik Kaliforniako erdialdera.
- Arbutus peninsularis Rose & Goldman – Mexikoko Kaliforniako penintsula.
- Arbutus xalapensis Kunth – Texas, Mexiko Berria eta Mexikoko ipar-ekialdea[2].
Erreferentziak
- Arbutus Germplasm Resources Information Network. USDA
- Species Records of Arbutus Germplasm Resources Information Network. USDA
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.