Arbustu

Arbustua (Ligustrum vulgare) edo arbustu arrunta Ligustrum generoaren espeziea da. Hegoaldeko Europan, iparraldeko Afrikan eta hego-mendebaldeko Asian du jatorria.[1] Oso ohikoa da hiriko landare-hesietan, sastrakan eta baso-bazterretan; lur karetsuetan gehienbat, artearen inguruan, baina beste edozein lekutan ere aurkitu daiteke. Maiatzetik uztailera bitarteko loreak oso usain gozokoak dira.

Arbustu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaOleaceae
GeneroaLigustrum
Espeziea Ligustrum vulgare

Zutoinak adar ahulak ditu, azala gris leuna, adaska berriak arreskak dira, irindunak. 1-5 metro garai izaten dira. Hostoak sinple, oposatuak eta negu epeletan iraunkorrak dira, 3-6 cm x 1,2 cm eta lantza-formakoak. Fruituak 6-8 mmko bolatxo beltzak dira, eta pozoitsuak dira gizakientzat, baina ez hainbat txorirentzat., okalarria sortarazten dute. Loreak zuriak dira, 4 petalodunak usain gozkoak eta 3-6 cm-ko panikula multzo ugaritan.[2][3]

Izenak

Lakoizketa botanikariak beltxalea[4] izena ematen dio euskaraz, eta aipatzen beste izen hauek ere: biñorria, sosakusia eta alegustrea (edo aligustrea). Beltxalea, haren iritziz, beltz eta alea hitzez osatua da, baina ez du baztertzen beltz eta zalea hitzez osatu izatea, fruituek eskuak bezten baitituzte. Tindatze-lanetan erabili izan dira landare horren sustraiak.

Erabilerak

Zura hauskaitza eta elastikoa denez estimatua da tornu-lanean. Adar malguak otarregintzan erabili izan dira. Ligulina osagai koleratzailea daukanez batzuetan ohikune-makillajerako erabili izan da. Apaingarri gisa landatzen da landare-hesiak eratzeko, eta, hortik kanpo ere sail abandonatuetan berez ager daiteke.[5]

15 cm inguruko egur gogorreko aldaxkak udaberri hasieran, edo egur bigunekoak irailean lurrean sartuta ongi itsasten dira. Zuhaiska gazteak sustraiekin atera eta birlandatuta ere erraz etorriko dira. Edozein mintegi komertzialetan aurki dezakegu, baina ez dira bertakoak bezalakoak izaten. Oso erabilia da parke eta lorategietan heskai geometrikoak egiteko, edonon ikus dezakegu. Erlezaintzarako interesa du lorea eta polenari esker. Ugalketa nola egin Erabilerak. Edozein inausketa mota ongi jasaten du. Heskai geometriko edo apaingarriak lortu nahi baditugu oso sarritan, urtean hiru aldiz behintzat inausi behar dira. Inausketa mota honetan guraize luzeak edo mekanikoak erabili behar dira. Landa-lurretako heskaietan ez dago horrela inausi beharrik. Landare oso gogorra da.[3]

Gizakiak haziak

Zuhaixka hosto-erorkor honek gizakiak hazitako aldaera hauek ditu:[1]

  • Ligustrum vulgare 'Aureum'
  • Ligustrum vulgare 'Buxifolium'
  • Ligustrum vulgare 'Cheyenne'
  • Ligustrum vulgare 'Chlorocarpum'
  • Ligustrum vulgare 'Insulense'
  • Ligustrum vulgare 'Leucocarpum'
  • Ligustrum vulgare 'Lodense'
  • Ligustrum vulgare 'Pyramidale'
  • Ligustrum vulgare 'Xanthocarpum'

Erreferentziak

  1. Bean, W. J.. (1978). Trees and Shrubs Hardy in the British Isles. 2, 576-577 or. ISBN 0-7195-2256-0..
  2. Garin, Francisco.. (D.L. 1986). Guía de plantas silvestres del parque de Pagoeta Pagoeta Parkeko landare basatien gidaliburua. Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Agricultura y Pesca = Gipuzkoako Foru Aldundia, Nekazaritza eta Arrantzako Saila ISBN 84-505-3644-8. PMC 434254471. (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  3. Goimen, Goierriko landa eremuaren aldeko elkartea. Landare-hesietako zuhaitz eta zuhaiskak. goimen.eus, 56 or..
  4. Diccionario de los nombres euskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares, castellanos y franceses y científicos latinos, Iruñea, 1888
  5. Niño Ricoi, Henrique. (2019). Euskal Herriko Zuhaitzen Gida. Sua edizioak, 154 or. ISBN 978-84-8216-735-0..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.