Arbroath
Arbroath (Eskoziako gaeleraz: Obar Bhrothaig, eskozieraz: Aiberbrothock), Angus eskualdeko herri handiena da, 2011an 23.902 biztanle zituena. Eskualdeko hiriburua ordea Forfar da.
Arbroath Obar Bhrothaig Aiberbrothock | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Angus |
Posta kodea | DD11 |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°33′41″N 2°35′09″W |
Azalera | 7.79 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 23.940 (2016) |
Dentsitatea | 3.073,17 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
arbroath.com |
Geografia
Ipar Itsasoaren ertzean kokaturik dago, Dundee (25 km-ra) eta Aberdeen (72 km-ra) arteko bidean.
Historia
Neolito arotik populatua izan da ingurune hau, k.a. 3500 urteko aztarnak aurkitu baitira. Brontze eta Burdin Aroko hilerriak ere ugariak dira. Azkenik hainbat harri pikto ere aurkitu dituzte, Erdi Aroaren hasieran garrantzizko tokia zela erakutsen dutenak.
Gilen I.a Eskoziakoak 1178an Arbroatheko abadia eraiki zuen. 1197an sagaratu zuten eta lanak 1233 arte luzatu ziren. Erregea bera abadian lurperatu zuten 1214an.1320ko apirilaren 6an Eskoziako parlamentua abadian bildu zen eta Arbroatheko Aldarrikapenaren bidez Eskozia Erresuma Independentea sortu zen.
XVIII mendean Jakobiten matxinadak gertatu zirenean Arbroathek beraien alde egin zuen. XIX mendean industria iraultza iritsi zen eta herria zabaldu eta handitu egin zen. Inguruko herriak bezala ehungintza izan zen jarduera nagusia. Belauntzietako ohialak egiten espezializatu zen. Zapatagintza eta kimatzaileak ere egiten ziren herrian.
1839an XIV mendeko kai zaharra zegoen tokian kai handiagoa eraiki zuten. XX mendean arrantzak garrantzia handia hartui zuen eta udalak erraztasunak eman zizkien Abroathera arrantzan lan egitera zetozen inmigranteei. Oso famatua da Arbroatheko legatz keztua.
Ondasun nabarmenak
- Arbroatheko abadia
- Kaia
- Uraren dorrea
Iruditegia
- Herriaren ikuspegia.
- Abadiako eliza zaharra.
- Uraren dorrea.
- Kaia.
- Kaialdea.
- San Vigeans parrokia.
- Parrokia zaharra.
- Gerra memoriala.
- "Hiru ahizpak".
- Abroatheko legatz keztua.