Arbogasto

Flavio Arbogasto (latinez: Flavius Arbogastes; ?- 394ko irailaren 6a) jatorri frankoa zuen erromatar jenerala izan zen.

Arbogasto
Frankoen erregea

350 - 394
Bizitza
JaiotzaGalazia, 340
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza394ko irailaren 8a (53/54 urte)
Heriotza moduasuizidioa: odolustea
Familia
AitaFlavius Bauto
Familia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
GraduaMagister militum
Parte hartutako gatazkakBattle of the Frigidus (en) Itzuli

Biografia

Richomeresren iloba, Magnus Maximus 388an hil zenean, Teodosio I.a Handiak Inperio osoko magister militum izendatu zuen eta horrela, de facto potere osoa lortu zuen.[1] Pagano sutsua, kristautasuna uzteko senatarien matxinada zuzendu zuen.

392an Valentiniano II.a hil zenean, Flavio Eugenio hautatu zuen bere enperadore txotxongilo. Teodosiok Honorio bere semea enperadore izendatu zuen eta bion arteko gerra zibila piztu zen.

394ko irailaren 5ean Teodosiok Arbogasto eraso zuen Frigidusko guduan. Borroka latza izan zen eta, gudua galtzerakoan, Arbogastok bere buruaz beste egin zuen. Eugenio gudu-zelaian hil zen.[2]

Erreferentziak

  1. Jones, Arnold Hugh Martin, John Robert Martindale, & John Morris. (1992). Prosopography of the Later Roman Empire. 1 Cambridge University Press, 260-395 or. ISBN 0-521-07233-6..
  2. Burns, Thomas S.. (1994). Barbarians Within the Gates of Rome: A Study of Roman Military Policy and the Barbarians, ca. 375-425 A.D.. Indiana University Press, 105 or..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.