Arbitraje (ekonomia)
Finantza eta ekonomian, arbitrajea, bi merkatu edo gehiagoren arteko prezioen desberdintasuna aprobetxatzea da: prezioen desoreka kapitalizatzen duten transakzio osagarrien konbinazioa egitea. Merkatuko prezioen desberdintasunengatik, irabaziak lortzen dira. Arbitrajearen bidez, merkatuko parte-hartzaileek, berehalako eta arrisku gabeko erabilgarritasuna lortu dezakete.
- Artikulu hau jardute ekonomikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arbitraje».
Merkatu merkeenean erostea eta garestiago saltzen duen prozedura da, prezioen desberdintasunak ezabatuz.[1]
Arbitrajea exekutatzen duen pertsonak arbitragor gisa ezagutzen da eta normalean banku edo inbertsio enpresa bat da. Termino hau, finantza-tresnen transakzioei aplikatzen zaie, esate baterako, bonuak, stockak, finantza-deribatuak, merkantziak eta moneta.
Merkatuko prezioek arbitrajearen errentagarritasuna gauzatzen ez badute, prezioak, arbitrajearen oreka batez osatuta daudela esan ohi da. Arbitraje-oreka aurrebaldintza bat da, oreka ekonomiko orokorrarentzat.
Erreferentziak
- Economia48.com. «ARBITRAJE - Enciclopedia de Economía» www.economia48.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |