Arberoa ikastola
Arberoa ikastola Nafarroa Behereako ikastola bat da. Donamartiri herrian dago kokatuta. Arberoa eskualdeko haurrak biltzen ditu.
Arberoa ikastola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Arberoa |
Udalerria | Donamartiri |
Koordenatuak | 43°20′34″N 1°11′56″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2008ko irailaren 3a |
Kontaktua | |
Helbidea | 64640 Donamartiri |
Webgune ofiziala | |
Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.
Historia
2008an sortu da, lehenik Hazparneko Ezkia ikastolari loturik, eta ondotik bere itun propioa izanez.
Pedagogia
Ikastola Seaskaren hezkuntza proiektuan kokatzen bada ere, hastapenetik gogoeta berezi bat eraman du Indarkeria eza eta lankidetzazko ikaskuntzari buruz. Hainbat proiektu esperimentatuz.[1]
2018an, ikastolan grabatutako Lepe Arberoan, komunikazio ez bortitza bizitzen dokumentala plazaratu zuen Itziar Bastarrika Madinabeitiak.[2]
Erreferentziak
- «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- SLU, Herritar Berri. (2018-03-22). «Arberoan komunikazio ez bortitzak egituratzen du ikastolaren dinamika osoa» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).